Erraustegiaren inguruan egingo den galdeketaren zuzentasuna zaintzeko Berme Batzordea osatu da

erraustegia-erabakia1Arg.: Erraustegia Erabakia

Pasa den larunbatean Erraustegia Erabakia herri mugimenduak prentsaurrekoa eskaini zuen Potxoenean. Datorren urriaren 21, 22 eta 23an, usurbildar, aginagar eta zubietarrak erraustegiaren inguruan egingo den galdeketaren zuzentasuna zaintzeko eratu den Berme Batzordearen osaketa aurkeztu zuten mugimenduko kideek.

a

“Erraustegia egitea nahi al duzu?” Izango da herritarrei egingo zaien galdera: “Inoiz egin ez diguten galdera, hain zuzen ere. Erraustegi hori guk, herritarrok, ordaindu beharko genuke gure osasunarekin eta gure diruarekin, baina inork ez digu galdetu ea erraustegia nahi dugun ala ez. Are eta larriagoa iruditzen zaigu, espreski debekatzea Usurbilgo Udalari horretaz guztioi galdetzea, hain zuzen ere 1.185 hiritarrek eskatu ziotena betetzeko debekua ezartzea”.

Berme Batzordearen kideak aurkezterako orduan, bere zeregina galdeketa prozesu osoa ikuskatzea eta protokoloak ezartzen duenaren arabera betetzen dela bermatzea izango dela azaldu zuten Herri Plataformako kideek: “Zubieta eta Usurbilgo herritarrez osatutako Berme Batzorde honek 12 lagunen partadeitza izango du. Gizarte anitz honen isla da osatu den Berme Batzordea. Bertan herri honetan erreferenzialtasuna duten elkarteko kide, kirolari, artista, hiritarren partehartzeko teknikari, eta administrazioan, irakaskuntzan eta osasungintzan lanean diharduten pertsonak daude”.

Berme Batzordea 12 herritarrez osatua

  • Esther Arrojeria
  • Alejandro Tapia
  • Paki Iradi
  • Joxe Piñas
  • Bego Izeta
  • Haimar Zubeldia
  • Ainhoa Azpiroz
  • Ramon Udabe
  • Edurne Albisu
  • Xabier Santxo
  • Rosa Sanroman
  • Joxe Luix Elexpe «Pelex»

Informazio gehiago:

One response to “Erraustegiaren inguruan egingo den galdeketaren zuzentasuna zaintzeko Berme Batzordea osatu da

  1. Nere postekin loturak: Larunbatean Erraustegia Erabakiak antolatuta gazteekin argazki jendetsua aterako da | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s