Udalak antolatuta irailaren 21an II. Berdintasun Plan berriaren lehen saioan parte hartzeko deia

berdintasun-plana

Usurbilgo Udalak II. Berdintasun Plan berria lantzen hasi da herriko eragile zein herritarrekin batera. Helburua emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean bideak irekitzea da. Asteazkenean (irailak 21) herritarrekin lehen saioa burutuko da Potxoenean, arratsaldeko 18:30ean.

Udalaren esanetan, hurrengo hilabetea funtsezkoa izango da plan berrirako: “Urriaren 13an bigarren bilera bat egingo da usurbildarrek gai horren inguruan dituzten iritzi zein ekarpenak jaso eta plana osatzeko. Horrez gain, udal mailan ere lanketa bat egingo da udal langileekin batera”.

II. Planaren diseinua

2010. urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Tokiko Plana martxan jarri zen Udalean 4 urteko epealdirako. Orain berriz, II. Planaren diseinuari ekingo dio udalak: “Dagoeneko sei urte inguru dira, udalerrian berdintasuna sustatzeko, politika zehatzak eta planifikatuak martxan ditugula eta orain arte egindako lanaren balantzea egiteko une egokia dugu orain”.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2017-2020) diseinatu aurretik, aurreko planaren ebaluazioa egin eta berdintasunaren ikuspegitik egungo egoeraren gakoak non dauden aztertuko dira: “Modu honetan, jakin ahal izango dugu, azken urteetan, berdintasunaren bilakaera nolakoa izan den, zertan egin dugun aurrera eta zertan ez”.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s