Irailaren 22tik 24ra “Jauzi” antzerki zikloa ospatuko da Usurbilen

Antzerkia

Irailaren 22tik 24ra “Jauzi” antzerki zikloa ospatuko da Usurbilen. Muxurbil Antzerki Taldeak eta Euskal Herriko Antzerki Zale Elkarteak (EHAZE) kaleko eta aretoko ekitaldiak burutuko dituzte.

Irailak 22, osteguna

  • 19:00 Txupinazoa eta kale ekintza musikatua, Txiriboga tabernatik abiatuta: herritarrek giroturiko kalejira musikatua eta geldialdietan antzerki pieza txikien emanaldia. Geldialdiak: Txirristra, Iratxo, Antxeta eta Artzabal tabernetan.

Irailak 23, ostirala

  • 19:00 Hitzaldia Sutegiko auditorioan: “Euskal umorea: gorri, berde eta morea”. Hizlariak: Idoia Torregarai, Martin eta Xabier Etxeberria.
  • Ondoren, Tentexut (zizka mizka artixtikoa).
  • 22:00 “Zerura eroria” antzezlana Sutegiko auditorioan, Anodino Teatroaren eskutik. Testua: Mikel Fernandino. Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea. Antzezleak: Florentino Badiola, Aiora Sedano, Aitor Fernandino. Zehaztasunak: “Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea behin betiko atsedena lortzeko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak? Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atza- parkadak eta krisi ekonomi- koa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibita- te eskasak atseden hartzea ga- laraziko zionik. Sartzerik izan- go al du? Eta zuk, etxekolan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?”
  • Sarrerak: Egunean bertan. 5 euro. Ikasle eta langabetuek 3 euro.

Irailak 24, larunbata

  • 11:00 Haurrentzako zirku tailerra Aginagako Eliza Zaharrean, Eskola Txikiaren Egunaren baitan.
  • 18:00 Klown ikastaroa helduentzat, Sutegiko auditorioan. Prezioa: 5 euro; ikasle eta lan- gabetuek 3 euro. Izen ematea: Egunean bertan.
  • 21:00 Tentexut (Zizka Mizka Artixtikoa) Sutegiko erakusta- retoan.
  • 22:00 “Putinen Guardasola” antzezlana (komedia) Sutegiko auditorioan, Xentimorik Gabe taldearen eskutik. Aktoreak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa. Sinopsia: “Lehendakaria kezkatuta dago. “Euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar dugu” aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren, adostasuna lortu dute: Ray eta Nik izango dira euskal ereserkia ren egile”. Sarrerak: Egunean bertan. 5 euro. Ikasle eta langabetuek 3 euro.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s