Gaztetxeko 4. urteurrenean Joseba Tapia & Besamotzak, Rukula eta Zozo taldeek joko dute

Usurbilgo Gaztetxeak 4 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko ostiralerako (irailak 23) kontzertu gaua antolatu da. Gaueko 23:00etan hasiko eta sarrera 5 eurokoa izango da. Honako musikari hauek parte hartuko dute:

Joseba Tapia eta Besamotzak

Joseba Tapiaren zuzenekoetarako egitasmo berria da, zuzenekoa. Bere kantutegiko 14 kanta berritu eskainiko dizkio ikusentzuleari eta honako musikariak lagun izango ditu:

  • Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
  • Dani Narbarte, trikitixa eta gitarra (Laiotz).
  • Iñigo Telletxea, baxua (Petti, Anje Duhalde, Borrokan, Xabier Montoia).
  • Iker Iriarte, bateria (Betagarri).

Rukula

Rukula talde usurbildarra da.  Can´t Explain, Desegin taldeetako jendearekin osatuta dago. Funk, rock, stoner, metal…..estiloak nahasten dituzte; batukada puntua ere bada bere repertorioan.

Zozo

Talde berria da. Pelax, Blaka, 3gabe2, Desegin… taldeetako jendez osatua. Mugarik ez duen rocka egiten dute soinu eta zarata bitxienak nahastuz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s