Igandean 31. Onditz Oroituz Triatloia Usurbil eta Aginagatik pasako da

31-onditz-oroituz-triatloiaIgande honetan (irailak 25) Donostian 31. Onditz Oroituz Triatloia ospatuko da. Bizikletaz egin beharreko ibilbidea Usurbildik pasako da. Onditz Oroituz, Atletiko San Sebastian Klubak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko kirol ekimena da.

triatloi5

Distantzia olinpikoa 1,5 km – 40 km – 10 km izango da eta 2016an Euskaldin jokatuko den Euskal Herriko triatloi zirkuiturako azken proba baliogarri izateaz gain, Gipuzkoako Txapelketa izango da distantzia honetan.

triatloi1

Emakumezkoen irteera goizeko 08:15etan izango da eta gizonezkoena berriz 08:30ean, Kontxako hondartzan. Boxeak, Kontxako Pasealekuan kokatuko dira, erlojuaren parean.

IZEN-EMATEAK

  • FEDERATUAK: 40€ ekainaren 14tik, 23ra
  • FEDERATUAK: 50€ ekainaren 24tik, irailaren 16ra (edo parte-hartzaileen kupo maximora iritsi arte)
  • EZ FEDERATUAK: 60€ ekainaren 24tik, irailaren 16ra (edo parte-hartzaileen kupo maximora iritsi arte)
  • www.triatloi.org

Igeriketa lasterketa, 1.500 m

triatloi3

Igeriketako atalean 1.500 metrotako ibilbidea osatu beharko dute, Kontxako badian. Uretatik irten ondoren, pasealekuan dauden eskaileretatik igoko dira, Hotel Londres parean, lehen trantsizioari hasiera emateko (T1).

Froga hasi baino lehen, triatletek eskuinaldeko bainu eremuan burutu beharko dute beroketa saioa. Igeriketa saio hau ondo identifikatutako hainbat piraguistek zabalduko dute.

Txirrinda lasterketa, 40 Km

triatloi2

Trantsizioaren ondoren bizikleta atalari aurre egin beharko diote, 40 kilometrotako ibilbidea egin beharko dutelarik, Kontxako pasealekutik irten, Antiguo eta Berio zeharkatuko dute Zuatzura iristeko. Handik atzeko errepidetik, Añorga Txikiruntz abiatuko dira gero Oriora joateko, Añorga, Usurbil eta Aginaga herriak igaroz, Mendizorrotz Orioko Bentatik igo eta Gipuzkoako hiriburuan jaitsi Igeldotik zehar, bigarren trantzisioari ekiteko (T2)

Korrika lasterketa, 10 Km

triatloi4

Proba amaitzeko 10 kilometrotako korrika lasterketa osatuko dute, Kontxako Pasealekutik irten eta Real Club de Tenis arte joango dira, han itzulia emanez, Atletico San Sebastianeko instalakuntzetaraino, hiru itzuli emanez. Helmuga, Vinuesa Plazan kokatuko da.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s