Igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozka emateko aukera, 09:00etatik 20:00etara

bozka

Gaur gauerdian amatuko da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina, herritarrei bozka eskatzeko kanpaina. Gipuzkoan 11 hautagai zerrenden artean aukeratu ahal izango dugu, aurreikusitakoa baino hautagai bat gutxiagorekin; Arnaldo Otegiren inhabilitazioa dela eta.

Igandean (irailak 25) goizeko 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak eta iluntzeko 20:00ak arte izango da bozkatzeko aukera. Norberaren erroldaren arabera, gune batera edo bestera jo beharko dute herritarrek bozkatzera.  Usurbilen gune hauetan bozkatzeko aukera egingo da:

  • Udarregi ikastola (Gernika ibilbidea, 11): A mahaia (A-I), B mahaia (J-Z) eta U mahaia (A-Z)
  • Santueneako Auzo Elkartea (Santuenea auzoa, 12): A mahaia (A-Z)
  • Aginagako Herri Ikastetxea (Erriberako kalea, 7): B mahaia (A-Z)
  • Haur Eskola (Kalezar auzoa): A mahaia (A-K) eta B mahaia (L-Z)
  • Lanbide Eskola (Zubieta auzoa, 9): C mahaia (A-Z).

24 herritar hauteskunde-mahaietan

Hauteskunde eguna behar bezala antolatzeko, 72 herritar hautatu ziren zozketa bidez (abuztuaren 30ean), hauteskunde-mahaietarako. Igandean bertan 24 herritar ariko dira lanean (beste 48 herritarrak ordezko moduan daude). Igande goizeko 08:00etarako egon beharko dute lan egitea egokitu zaien bozka emateko gunean. Dena prestatu eta goizeko 09:00etan hasita herritarren bozkak jaso beharko dituzte. Iluntzeko 20:00etan berriz, bozkatzeko gunea itxi eta jasotako botoak zenbatuko dituzte.

Gipuzkoan zerrendak aurkeztu dituzten alderdiak

  • EH Bildu
  • EAJ-PNV
  • PP
  • PSE-EE (PSOE)
  • Elkarrekin Podemos (Podemos-Ahal Dugu/ Ezker Anitza-Izquierda Unida/Equo)
  • Ciudadanos
  • Animaliekiko Tratu Txarren Kontrako Alderdi Animalista (PACMA-ATTAKAA)
  • Recortes Cero-Grupo Verde
  • Ganemos-Irabazi
  • Partido Familia y Vida (PFyV)
  • ibertate Nafarra (Ln)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s