Larunbatean Usurbilgo Nafartarrak taldeak antolatuta “Independentziarako bideak” jardunaldia

nafartarrak

Larunbatean (urriak 1) Usurbilgo Nafartarrak taldeak antolatuta (Nabarralde eta Usurbilgo Udalaren laguntzarekin) “Independentziarako bideak” jardunaldia burutuko da Usurbilen. Parte hartzaileen artean Josep Lluis Carod Rovira, Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga egongo dira.

Jadurnaldia Sutegi Kultur Etxeko auditorioan egingo da eta aurrez izena eman behar da: nafartarrakusurbil@gmail.com. Sarrera 10€ ordaindu behar da.

Egirataua

  • 10:00-11:30 “El procés català”. Parte hartzailea: J.L. Carod Rovira.
  • 11:30-12:00 Atsedenaldia.
  • 12:00-13:30 Mahai-ingurua “Euskal bideak”. Parte hartzaileak: Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga.

Jardunaldietan Kataluniako eta Euskal Herriko prozesuez hitz egingo da.  Josep Lluis Carod Rovira (ERC-ko buruzagi ohia) Kataluniako prozesuaz ariko da. Eta omdoren, Euskal Herriko egoeraz arituko dira Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga. Euskal Herriak dituen independentziarekiko aukera eta bideen inguruan eztabaidatuko dute. Ane Larrinaga Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Euskal estatuari buruzko tesia landu du eta jardunaldiotan aurkeztuko du.

Antolatzaileek jardunaldi interesgarria eta aberasgarria izango dela adierazi dute, eta bertaratzera animatzen dituzte herritarrak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s