Erraustegia Erabakiak urriaren 16an egingo den ‘Lip Dub’ herrikoian parte hartzeko deia egin du

lib-dup-herrikoia-u23-a2

Erraustegia Erabakia herri plataformak urriaren 16rako (igandea) “Erraustegia: parte hartu eta hartu hitza” lelopean Lip dub jendetsua antolatzen ari da. Jai  giroan, musika eta dantzaz lagunduta, Erraustegia Erabakia plataformak herritar guztiei dei egiten die ekimen honetan parte hartzeko: “Urriaren 21, 22 eta 23an Zubietako erraustegiaren inguruan burutuko den herri galdeketari babesa emateko eta gai honetan herritarrok zeresana badugula adierazteko ekimena izango da”.

Antolatzaileak lip dubean parte hartzeko txartelak banatzen ari dira, gonbidapen gisa, parte hartzaileen zenbatekoa kalkulatzeko: “Bildu zure lagunak eta idatzi lipdubhartuhitza@gmail.com e-postara”.

Zer da lip dub-a?

Jendearen parte-hartzearekin egiten den musikazko ikus-entzunezko bideoklip bat da. Ingelesezko hitza da: lip “ezpain”; dub “itzuli, nahastu”. Kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek plano batean etenik gabe ibilbide bat egiten du eta bidean partaideekin topo egiten du, abesten, dantza egiten, edo bakoitzak nahi duen espresatzeko moduarekin.

Lip dubak toma bakar batean hartzen dira, travelling estiloa emanez, eta atentzioa denbora guztian pertsona batetik bestera igarotzen da. Espontaneitatea, autentizitatea, parte-hartzea eta alaitasuna dira lip dup-aren ezaugarriak eta hori guztia da eraman nahi duguna ekimen honetara.

Parte hartzeko deia

Antolatzaileen esanetan urriaren 16ko ekimeneko helburu nagusia ahalik eta jende gehien biltzea da: “Guztioi eragiten digun proiektua da erraustegiarena eta guztion inplikazioa lortu nahi dugu herri galdeketaren garrantzia azpimarratzeko festa giroan eta umore onarekin egingo den grabazio honetan. Haur, gazte, heldu zein adineko; talde, elkarte, koadrilla, senide… guzti guztiei dei egiten die plataformak ekimen honetan parte hartzeko; guztiek parte hartzeko modukoa izango baita”.

‘Hitza har dezagun’ kanta

Urriaren 16an dantzatu eta abestu den kanta dagoeneko aukeratua dago: Fermin Muguruzaren “Hitza har dezagun” kanta.

Hartu hitza
Hitza har dezagun
Iritzia
Eman dezazun

Erakustaldi itogarria
Jazarpen mediatikoarena
Informazio – informazio eza
Berriaren giro presioa
Historiaren amaiera
Iragartzen du hedabideak
Eraikitako mundu birtualak
Ezereztu egiten du jendea

Friboloa da
Eta gainera ba omen dauka
Jada bere glamourra

Hartu hitza
Hitza har dezagun
Iritzia
Eman dezazun

Hitzez armatu,
hau da tribuna
Jaurtikitzeko aburuak
Jendeaurreko plataforma
Errealitate
gordin dosi bat
Kantak ere ispiluak bezala
Hauxe duzu bozgoragailua
Bolbora dialektika,
eztanda!
Bonba komunikatzailea,
eztanda!

Den-denak egingo du eztanda
Bi mundu hauek
topatzerakoan

Hartu hitza
Hitza har dezagun
Iritzia
Eman dezazun

www.erraustegiaerabakia.wordpress.com

One response to “Erraustegia Erabakiak urriaren 16an egingo den ‘Lip Dub’ herrikoian parte hartzeko deia egin du

  1. Nere postekin loturak: Igandeko “Erraustegia: parte hartu eta hartu hitza” Lib Duparen ibilbidea ezagutu nahi? | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s