‘Kale irekiak’, espazio publikoaren berrantolaketa prozesua abiaraziko da gaurtik aurrera

kale-irekiak_a

Espazio publikoak berrantolatzeko helburuarekin, Usurbilgo Udalak ‘Kale Irekiak’ izeneko prozesua abiatu du, irailaren 28tik azaroaren 2ra arte. Partehartze bitartez bideratuko den egitasmoa ezagutarazteko asmoz,  pasa den astean Udalak egitasmoaren berri eman zuen herriko zenbait eragile eta gainontzeko alderdi politikoekin batera.

udala

“Kaleek, plazek, errepideek, aparkalekuek,… pisu handia dute gure eguneroko bizitzan. Hala ere, norentzako diseinatu dira? Pentsatuta al dago Usurbil oinez mugitzeko? Eskolara joateko? Erosketak egiteko? Herriko plazak egokiak al dira gure haur, gazte eta adinduentzako? Lehendabizi nolako Usurbil nahi eta behar dugun erabakiko dugu herritarrok parte hartze bidez. Jarraian, teknikari adituek Plan Zuzentzailea idatziko dute herritarren ekarpenekin, hurrengo urteetan aurrera eramango diren proiektuen euskarria. Eta bukatzeko, herritarrek lehentasunak finkatuko dituzte, Udalak horiek aurrera eramateko konpromisoa hartu baitu”.

Galdera horiei erantzunak emateko Usurbilgo sektore ezberdinei zuzendutako bilera irekiak antolatuko ditu Udalak datozen asteetan: “Usurbilen inguruan, eta ezinbestekoa da gure parte hartzea! Gazte, heldu zein adineko zatoz zure bizipenak kontatzera. Denon artean guztiontzako herri hobeago bat eraikiko dugu! Geure beharrak ere kontuan hartzen dituen Usurbil, alegia”.

AGENDA

“Kale Irekiak” egitasmoko lehen fasea

Urriak 3, astelehena

  • 18:30 Batzarra Aginagako ludotekan.

Urriak 4, asteartea

  • 18:30 Batzarra Zubietako Kaxkape egoitzan.

Urriak 5, asteazkena

  • 18:30 Batzarra Potxoenean.

Urriak 17-20, astelehenetik ostegunera

Haurren astea ikastolan eta herrian zehar: “Eman diezaiegun hitza umeei!”. “Umeek ere badute zer esanik Usurbilgo kale, plaza eta parkeen inguruan. Nork erabiltzen ditu kaleak beraiek baino gehiago? Nor da autoaren arriskua gehien jasaten duena? Nor da herriko txoko guztiak ezagutzen dituena? Herriko eskolarekin elkarlanean hainbat saio burutuko dira umeekin beraien Usurbil marraztu, oztopo eta beharrak identifikatu eta proposamenak jasotzeko”.

Urriak 19, asteazkena

  • 18:30 Emakumeon topaketa Potxoenean: bideo emanaldia eta hausnarketa. “Ikuspegi propioa daukagu Usurbilen inguruan, eta ezinbestekoa da gure parte hartzea! Gazte, heldu zein adineko zatoz zure bizipenak kontatzera. Denon artean guztiontzako herri hobeago bat eraikiko dugu! Geure beharrak ere kontuan hartzen dituen Usurbil, alegia”.

Urriak 22, larunbata

  • 18:30 Batzarra Potxoenean: Eguneroko bizimodua eta mugikortasuna. “Saio honetan, herrian gehien erabiltzen ditugun espazioak identifikatu eta aztertuko ditugu. Aproposak al dira ditugun beharretarako? Egokiak al dira umeak bakarrik egoteko? Adinekoak elkartzeko? Gauez bertatik pasatzeko? Usurbilen erradiografia honekin herritarrok dauzkagun traba eta oztopoak identifikatu eta etorkizunean babestu eta indartu beharrekoak zeintzuk diren jakingo dugu”.

Urriak 26, asteazkena

  • 18:30 Emakumeon topaketa Potxoenean: Ibilaldia herrian zehar. “Usurbilgo Udalak martxan jarri duen “Kale Irekiak” proiektuan lehendabizi nolako Usurbil nahi eta behar dugun erabakiko dugu herritarrok parte hartze bidez. Usurbilek txoko ugari ditu, baina, ez dira denontzako aproposak. Aztertu ditzagun bada ibilalditxo bat egiten dugun bitartean, eta ireki ditzagun guretzako itxiak direnak; positiboz eta negatiboz jantziko dugu herria hausnarketa egiten dugun bitartean”.

Azaroak 2, asteazkena

  • 18:30 Batzarra Potxoenean: “Aurreko egunetako lan-saioetan sortu eta aztertutako materialean oinarrituta konponbideak, hobekuntzak eta aldaketak proposatuko ditugu; herritarron bizitza atseginagoa eta errazagoa izan dadin lagunduko dutenak. Zeuk ere baietz proposamenen bat izan? Animatu parte-hartzera!”.

Informazioa gehiago: www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s