Irailean “V” itxurako formazioan hegan eginez 110 mokozabal igaro ziren Usurbildik

mokozobalusur11Arg.: usurbilgotxoriak.wordpress.com

Irailean mokozabalen (Platalea leucorodia) hegazti bandoak ikusteko aukera izan dugu Euskal Herriko zenbait tokitan. Talde batzuek Gipuzkoako paduretan atseden hartzeko geldialdi laburrak egiten badituzte ere, gehientsuak hegan pasatzen dira, “V”  itxurako formazioan, hegoalderako norantzan.

Arg.: usurbilgotxoriak.wordpress.com

Usurbil eta Oria beheko txoriak webgunean jakin dugu Usurbil gainetik ere igaro direla mokozabalak. Irailaren 20an esaterako, 110 hegaztiez osatutako talde handi bat ikusteko aukera egon zen: “Ezohiko moko zabaleko hegazti zuri hau polita bada, hainbat aleko bando bat egitura ezin ederragoa da gure begietara”.

Mokozabal zuria

platalea-leucorodia

Platalea leucorodia threskiornithidae familiako hegaztia da, Europan, Asian eta Afrikako zenbait eskualdetan bizi dena. Mokozabal zuriak hiru azpiespezie ditu:

  • Platalea leucorodia leucorodia, nagusia, aipatutako leku guztietan bizi dena.
  • Platalea leucorodia balsaci, Mauritaniako Banc d’Arguin natura parkean bizi dena.
  • Platalea leucorodia archeri, Itsaso Gorriko kostaldetan eta Somalian bizi dena.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s