Urriaren 15ean Usurbil Herri Anitza jaia ospatuko da

u15-herri-anitza

Urriaren 15ean (larunbata) Usurbil Herri Anitza jaia ospatuko da. Aniztasunaren balioa aldarrikatu eta plazaratzeko asmoarekin burutuko da jaia. Hainbat ekintza antolatu dituzte herritarrek egun horretarako Usurbilgo Udalaren elkarlanarekin batera. Jaia girotze aldera erakusketa antolatuko dute urriaren 8tik 15era Sutegiko erakusketa aretoan.

“Erakusketa honek jaso nahi ditu errefuxiatuen errealitateaz dagoen ezagutza eta kontzientziazio maila, eta harreraren aldeko gipuzkoar herritarren jarrera handitu, gazteen artean batik bat eta arreta berezia eskainiz adingabe eta emakume errefuxiatuen egoerari”.

Urriak 8-15

  • “Errefuxiatuak ongi etorri!” erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan. Hau Mugak, Grupo Eleuterio Quintanilla eta SOS Arrazakeriak antolatuta. Urriaren 8, 9 eta 12an 12:00etatik 14:00etara eta urriaren 10, 11, 13 eta 14ean arratsaldez, 18:00-20:00.

Urriak 14, ostirala

  • 18:00 “Chertat eta Lehoia” Saharako ipuinaren kontaketa Santueneko Ludotekan adin guztientzeko. 

Urriak 15, larunbata

  • Usurbil Herri Anitza! Jaia
  • 12:00 Aurkezpena herriko dantzariekin.
  • 12:15 Bizilagunak proiektuaren aurkezpena (SOS Arrazakeria).
  • 13:30 Jatorri ezberdinetako herritarrak prestatutako jakien dastaketa.
  • 16:30 Munduko berbena (Txatxilipurdi elkartea).
  • 18:30 Munduko dantzak (Amaia Gonzalez Caballero).
  • 20:00 Kontzertua: Son Kandela Musikarte elkartea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s