Urriaren 9an ospatuko den “Euskal Herriko Erdigunera” mendi martxan parte hartzeko deia

erdigunea

Irurtzuneko Iratxo mendi taldeak, Sakanako mendizaleak eta Independentistak sareak antolatuta Euskal Herriko erdigunera mendi martxa ospatuko da urriaren 9an (igandea). Martxa hiru toki desberdinetik irtengo da eta hiru zutabeek bat egingo dute erdigunearen inguruan. Bertan ekitaldi bat burutuko da 11:30ean, mugarriaren ondoan.

Euskal Herriko erdigune geografikoa

Euskal Herriko erdigune geografikoa 2004an finkatu zuen Félix Isasak. Euskal Herria bere osotasunean kontutan hartuta burutu zuen azterlanaren emaitza izan zen. Andia mendilerroan kokatuta dago, Beriain mendi tontorretik nahiko hurbil. Olibesario sakonune edo saroian, 1.236 metroko altueran.

Erdigunea mendilerro hain errefentzialean eta mendi inguru hain ederrean kokatuta egonik, mendizaleen mundutik antolatu da martxa hau: “Euskal mendi taldeak eta mendizale jarduera beti izan dira oso herritarrak eta oinarri sozialean sustraituak. Aldi berean, gure mendi tontorrak euskal herritarren aldarrikapenen lekuko izan dira. Mendizaletasuna beti egon da euskal nortasunari, askatasunari, naturari, herri aldarrikapenei, … loturik. Mendiak gure herriaren historiaren lekuko erraldoi isilak dira. Mendi tontorretatik jabetzen gara ama lurraren handitasunaz eta gure lurrarekiko loturaz. Zentzu horretan, mendi matxa hau lurraldetasunaren martxa eta lurraldetasun eguna bilakatzen joango litzateke urtetik urtera: euskal herrialde guztietako jendea, Euskal Herriaren bihotzetik, euskal lurralde osoari begira”.

Egitaraua

  • Hiru zutabeen irteera Irañeta, Unanu eta Senosiainetik.
  • 11:30 ekitaldia Erdiguneko Mugarrian: Musika; kantua; ordezkari desberdinek hitz-hartzeak; …
  • 15:00 bazkaria Irañetako Baskoetxea bordan 15:00etan. Txartelak (helduak 10€ haurrak 5€) eskuratzeko: www.independentistak.eus webgunean eta 943 561 853 telefonoan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s