Usurbilgo hondakinen bilketa eredua “Ecofira” Valentziako ingurumen azokan aurkeztu da

udala-atez-ateArg.: Usurbilgo Udala

Pasa den astean Usurbilgo hondakinen bilketa eredua “Ecofira” Valentziako ingurumen azokan aurkeztu zela jakinarazi du Usurbilgo Udalak. Jardunaldia egun osokoa izan zen eta hondakin bilketaren inguruko azalpenak enpresei, udaletako ordezkariei eta erkidego autonomoetako ingurumen zuzendariei egin zitzaien.

Gaikako bilketa eta hondakin organikoaren bilketari buruzko jardunaldiak izan ziren eta bertan, Usurbilgo eta Argentonako hiri hondakinen bilketa azaldu zen. Modu berean, ingurumen aholkulari ezberdinak hondakin organikoaren gaikako bilketa eraginkor baten garrrantziaz eta ingurumen fiskalitateari buruz hitz egin zuten.

Balearetako, Kataluniako, Valentziako, Madrilgo, Nafarroako eta Ingurumen ministerioko hondakin gaietako arduradun politikoen arteko mahai-ingurua izan zen. Bio-hondakinak, ontzi arinen gaikako bilketaren hobekuntzak, sortzez besteko ordainketa etab. izan ziren mintzagai.

Usurbilgo Udalaren aldetik, Ibon Goikoetxea Retegi ingurumen-teknikariak aurkeztu zituen Usurbilgo Atez Ateko bilketaren xehetasun guztiak.

2016an Hondakinen bilketa tasa %83koa

datuak2016

Udalak 2016ko lehen sei hilabeteetan bildutako hondakinen datuak kaleratu ditu. Bilketa tasa %83koa izan dela jakinarazi du. 2015eko datuekin alderatuta, bilketa tasak %0,15eko igoera izan du.

Aurreko urteetako datuak ezagutzeko:

www.usurbil.eus

2 responses to “Usurbilgo hondakinen bilketa eredua “Ecofira” Valentziako ingurumen azokan aurkeztu da

  1. Zuzenketa bat. Argentina ez, Kataluniako Argentonako bilketa da azaldu zena oker ez banago.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s