Lasarte-Oriako Xirimiri Elkarteak antolatuta “freeRafa them all” mahai-ingurua ostiralean

u14

Gaur, urriak 13, Bateragune auziaren zazpigarren urteurrena bete da. Hau dela eta,  Euskal Herriko pentsaera anitzeko pertsona talde batek agiri bat aurkeztuko du bihar, urriak 14, goizeko 11:30ean Donostian  Rafa Gure Artera lemapean. Auzi honetan zortzi pertsona izan ziren auziperatuak, horien arteana Rafa Diez Usabiaga lasartearra, oraindik preso. Horregatik, pertsona talde honek honen harira landutako hausnarketa plazaratu nahi du.

Informazio iturrien arabera, bihar eskainiko den agerraldian Rafaren epaia berrikuskatzea eta berehalako askatasuna eskatuko dute hainbat pertsonek. Idatziari babesa honako herritarrek eman diote: Juan José Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea (EAEko lehendakari ohiak), Xabier Arzalluz (EAJ-PNVko presidente ohia), Gemma Zabaleta eta Daniel Arranz (sozialistak), Josu Elorrieta eta Josu Onaindi (ELA eta CC.OO.-ko sindikalista ohiak), Iñaki Zuloaga (Garen enpresarien elkarteko presidentea), Iñigo Iruin (abokatua), Francisco Javier Caballero (EHU-UPVko katedraduna),…

“freerafa them all”

Ostiralean bertan, Lasarte-Oriako Xirimiri Elkarteak “freeRafa them all” mahai-ingurua antolatu du arratsaldeko 19:30ean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Solasaldi horretan Arnaldo Otegi Bateragunen atxilotua, Laura Mintegi eta Joxemari Agirretxe, Rafa Diezen laguna izango dira. Iñaki Petxarroman kazetariak gidatuko du mahai-ingurua.

Rafa Diez Usabiaga

rafa-diezRafa Díez Usabiaga (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1956) LABeko Idazkari Nagusia izan zen 1992ko III. biltzarretik 2008ko VII. biltzarrera arte eta Ezker abertzaleko kide esanguratsua da. 2009ko urriaren 13an Espainiako Poliziak, Garzon epailearen aginduz, Diez atxilotu zuen ezker abertzaleko beste hainbat kide ezagunekin batera. 3 egun beranduago eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epailearen aginduz kartzelara joan zen. 2010eko apirilaren 26an, 30.000 euroko fidantza ordainduta, Diez espetxetik irten zen. 2011ko irailaren 19an berriro ere sartu zuten gartzelara, 10 urteko espetxe zigorra betetzeko.

Bateragune auzia

Bateragune auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean 2011. urtean egindako auzi bat izan zen, ezker abertzaleko zortzi kideri egina, Espainiako justiziak legez kanpo utzitako Batasuna alderdia ETAren aginduz berriz sortu nahian zebiltzala zutela egotzita. Horrez gain, «Eusko Alkartasuna, Aralar, Abertzaleen Batasuna eta ELA erakarri eta Euskal Herria eta Espainiar estatuaren artean konfrontazio borroka eremua” eraiki nahi izana ere leporatu zitzaien. Zortzi auziperatuak 2009ko urriaren 13an atxilotu zituzten, LABen Donostiako egoitzan bilera bat egiten ari zirela.

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaile ohiak agindu zuen operazioa, 2009an, eta hura kargugabetu ondoren Pablo Ruz epaileak hartu zuen sumarioaren ardura.

Ezker abertzaleko kideek salatu zutenez, Bateragune auzia epaiketa politikoa izan zen: auzipetuek ezker abertzalearen barnean estrategia aldaketa bultzatu nahi zuten, borroka armatuaren aroa amaitu eta bide demokratiko eta baketsuan soilik oinarritzeko. Auziaren aurka, mobilizazio ugari izan ziren.

Auziperatuak:

  • Arnaldo Otegi, Batasuneko mahai nazionaleko kide eta eledun ohia.
  • Rafa Diez, LABeko idazkari nagusia 1992tik 2008ra.
  • Amaia Esnal, ezker abertzaleko kidea.
  • Sonia Jacinto, EHAKko diruzain ohia.
  • Txelui Moreno, ezker abertzaleko zinegotzi ohia eta LABeko ordezkaria.
  • Arkaitz Rodríguez, ezker abertzaleko kidea.
  • Mañel Serra, ezker abertzaleko kidea.
  • Miren Zabaleta, ezker abertzaleko kidea, Patxi Zabaletaren alaba.

Epaia

Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2011ko irailean emandako epaian, fiskalak eskatutako kartzela zigorra ezarri zien kondenatuei: hamar urte Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi, eta zortzi urte Sonia Jacintori, Miren Zabaletari eta Arkaitz Rodriguezi.

Kondenatuek epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zioten Espainiako Auzitegi Gorenari, eta auzitegi horrek, 2012ko maiatzaren 9an, epaia berretsi zuen, nahiz eta espetxealdi urteak gutxitu: Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi hamar urtetik sei eta erdira jaitsi zien zigorra Auzitegi Gorenak; Arkaitz Rodriguezi, Sonia Jacintori eta Miren Zabaletari, 10 urtetik 6ra. Bost magistratutik hiru agertu ziren epaiaren alde, eta bi aurka. Bi boto partikularretako batek absoluzioa eskatzen zuen; eta besteak, berriz, epaiketa berriz egitea beste tribunal batekin.

Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka ere errekurtsoa aurkeztu zuten kondenatuetatik seik (Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta), eta Espainiako Konstituzio Epaitegiak tramiterako onartu du. Lau eskubide urratu zirela salatu dute presoen defentsek: errugabetasun printzipioa, inpartzialtasunaren printzipioa (auzitegiko buru Angela Murillo epaileak epaiketan izan zuen jarreragatik), akusazio printzipioa eta justizia eraginkorrerako eskubidea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s