Sutegi Udal liburutegiak antolatuta “Chertat eta Lehoia” Saharako ipuinaren kontaketa ostiralean

chertat

Sutegi Udal liburutegiak, Usurbil Herri Anitza jaiaren barruan, “Chertat eta Lehoia” Saharako ipuinaren kontaketa saioa antolatu du ostiral honetarako (urriak 14). Emanaldia Santueneako Ludotekan eskainiko arratsaldeko 18:00etan eta adin guztientzarako zuzendua dago.

Saharako ipuina

Chertat eta Lehoia Saharako ipuina da. Ipuinaren protagonista Chertat, oso pertsonaia ezaguna da Saharan. Chertatek lehoiarekin tratua egingo du, bera delako animalia nagusia, eta erraztasuna duelako ehizatzeko. Eta haragiaren truke, Chertatek ura emango dio. Elkartruke justua egingo dute. Tratu horrek gerora Chertati ekarriko diona kontatzen du ipuinak. Tximua ere sartuko da tartean, biak elkarren kontra jarriz… Animali gehiago ere azalduko dira ipuinean: ostruka, basamortuko tigrea, koiotea, hiena, elefantea… Guztiak, garai batean Saharan bizi zirenak, eta egun desagertuta daudenak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s