Igandeko “Erraustegia: parte hartu eta hartu hitza” Lib Duparen ibilbidea ezagutu nahi?

ibilbidea

Urriaren 21etik 23ra egingo den erraustegiaren inguruko herri galdeketa girotzeko Usurbilgo Erraustegia Erabaki herri mugimenduak “Erraustegia: parte hartu eta hartu hitza” lemapean Lip-dub (zer den jakiteko klik) ekimena antolatu du iganderako (urriak 16). Dagoeneko ibilbidea finkatua dago eta herritarrak, taldeak, elkarteak… hasi dira motorrak berotzen.

Biltzeko hitzordua, goizeko 11:00etan finkatu da udaletxean. Argibideak eman eta gero herritarrak ibilbidean zehar kokatzen joango dira:

  • Askatasuna plazako bolatoki gaina
  • Bordatxo aurreko errotonda
  • Mikel Laboa plaza
  • Udaletxea
  • Hirutasun kalea
  • Dema plaza

Ibilbidea zein den ikusi nahi?

Bakoitzak ibilbidean izango duen kokagune zehatza zein den jakiteko, antolatzaileek bideo promo bat argitaratu dute. Ibilbidea eta kokagune zehatzak ezagutzeaz gain, bideoak Fermin Muguruzaren abestia ikasteko aukera eskaintzen du. (Abestia entzun eta irakurtzeko: klik)

Lip-Dupa jai giroan

Antoltzaileek ekimenera mozorrotuta, apaingarriekin, kolorez beterik agertzeko deia egin dute. Galdeketari begira, Erraustegia Erabakia herri plataformak prestatu dituen kamisetak jantzita ere eraman daitezke (kamisetarik 6 eurotan eskura daitezke NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan): “Urriak 16 eguerdian ez gelditu etxean! Hartu apaingarriren bat eta animatu erdigunera hurbildu eta lipdub koloretsu honetan parte hartzera!”

Parte hartzaileen zerrenda

Askatasuna plazako bolatoki gaina-Bordatxo aurreko errotonda

  • Erraustegia Erabakia Herri Plataforma
  • Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea
  • Zubietako Herri Batzarra
  • Zubietako Jai Batzordea
  • Zubieta Lantzen
  • Zubieta Pilota Elkartea
  • Pagazpe PKE
  • Zubieta Lantzen Txirrindulari Elkartea
  • Usurbil K.E.-ko taldeak
  • Atxegaldeko Jai Batzordea
  • Kalezarko Jai Batzordea

Bordatxo aurreko errotonda-Mikel Laboa plaza

  • Orbeldi Dantza Taldea
  • Santueneko Jai Batzordea
  • Zumarte Musika Eskola
  • Trikitilari eta panderojoleak
  • Oilasko biltzaileak
  • Sukaldariak
  • Baserritarrak
  • Usurbil F.T.
  • Kantu Taldea
  • Sagardoaren Lagunak
  • Tabernariak
  • Andatza M.K.T.
  • Matrakak
  • Ernai
  • LAB
  • EHBildu
  • Etxerat!
  • Buruhaundi eta Erraldoien Konpartsa

Mikel Laboa plaza-udaletxea

  • Orbeldi Dantza Taldea
  • Txalapartariak
  • Adarjole eta albokajoleak
  • Batukada
  • Musikariak
  • Tronpetistak
  • BTT

Udaletxea- Dema plaza

  • Gitarjoleak
  • Irakasleak
  • Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea
  • Arraunlariak
  • Amaiera parte hartzaile guztiekin, Dema plazan

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s