Sare herritarrak deituta larunbatean “#Salatzendut” lemapean manifestazioa Donostian

salatzenLarunbatean, urriak 15, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoen askatasuna eskatu eta haien egoera salatzeko manifestazioa antolatu du Sare mugimendu herritarrak “Salatzen dut” lemapean. Une honetan Aitzol Gogorza, Ibon Fernández Iradi, Iñaki Etxeberria, Jose Ramón López de Abetxuko, Txus Martín, Ibon Iparragirre, Jagoba Codó, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile eta Josetxo Arizkuren larriki gaoxirik daude espetxe ezberdinetan.

Manifestazioa Donostian egingo da eta 17:00etan hasiko da Boulebarretik. Etxerat presoen senide eta lagunen elkarteak eta EH Bildu ekimenari  babesa eman diote eta parte hartuko dutela adierazi dute.

Sare

sare“Salatzen dut preso gaixoak etxera, Madriletik eta Parisetik entzun dezaten; entzun eta sentitu gaitzatela… ez dugu nahi gauzak orain arte bezala jarrai dezaten, eta ez dugu utziko, larriki gaixorik diren euskal presoen bizitzarekin jolasten. Espainiar legediak, larriki gaixorik diren presoen espetxealdi arindua baimentzen du arrazoi gizatiarrengatik. Ez dugu eskatzen, iada barne legedian eta nazioarteko arauetan jasota ez dagoen ezer. Legea betetzea eta gizatasun pixka bat izatea da eskatzen duguna. Eskubide hau, nazioarteko itun ezberdinek ere jasoa da, horien artean 2015/12/17ko Nazio Batuen gomendioek, Mandela Arauek barne.

Hain zaila al da, 10 euskal preso hauen kasuak aztertzea, soilik lege eta giza eskubide ikuspegitik?

SAREn, badugu borondate hori; larriki gaixorik diren euskal presoak etxera ekartzeko borondatea, dispertsioarekin amaitzeko borondatea, salbuespen legediekin amaitzekoa…eta horrela ikusaraziko dugu 15ean Donostiko kaleetan; hatz salatzailearen forma duen, giza eskubideen bandera hori altxatuz. Entzun eta sentitu gaitzatela. SALATZEN DUT”.

Etxerat

etxerat“Datorren urriaren 15ean, larunbatean, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen askatasuna eskatu eta haien egoera salatzeko manifestazioa deitu du Sare herritarrak. Egoera horretan aurkitzen dira gure senideetako hamar, gaixotasun larri eta sendaezinak kartzelan pairatzen. Egungo kartzela politikaren helburua bete dadin, euren osasun eskubidea urratua duten hamar pertsona: xantaia eta mendeku instrumentu bezala erabiliak izatea, eta oraindik ere tregoa eta lasaitzerik ez duen gizarte zati baten oinazea areagotu.

Larriki eri diren gure senideen egoera salatzeko arrazoiak soberan ditugu, eta behar bezainbeste egingo dugu salaketa hori. Horregatik, gizarteari dei bat egin nahi izan diogu gaur: larunbat honetarako Sarek deitutako manifestazioan parte hartu, gizartearen ahotsa kalean egon dadin. Oinarrizko eskubideen urratzeak erantzun bezala isiltasuna izan ez dezan, krudeltasunari bermea ez eskaintzeko, denon ardurak hitzordua du larunbateko 17:00etan, Donostian”.

EH Bildu

ehbildu-logoa-2016“Larunbat honetan, Sare herritarrak deituta, hitzordu garrantzitsua dugu Donostiako kaleetan gaixorik dauden euskal presoen eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko. Espainiar legediak, larriki gaixorik diren presoen espetxealdi arindua baimentzen du arrazoi gizatiarrengatik. Nazioarteko itun ezberdinetan ere eskubide hori jasoa dago. Zergatik orduan ez dituzte kaleratzen? Zergatik ez dute legedia betetzen?

EH Bildutik gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu publikoki. Espetxe politika anker honekin bukatu behar da, gorrotoan eta mendekuan oinarritzen den estrategia salatu behar da etengabe, aitzakirik gabe, eta horrekin bukatzeko ekimenak eta akordioak behar dira. Presoak etxera bueltatu behar dira, eta lehen urratsa larriki gaixorik daudenak askatzea izan behar da.

Larunbatean, gure konpromisoa eta elkartasuna adierazteko, EH Bilduren ordezkaritza bat izango da mobilizazioan, besteak beste Arnaldo Otegi, Pello Urizar, Rebeka Ubera, Maddalen Iriarte eta Marian Beitialarrangoitiaren presentziarekin”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s