Erraustegiaren Aurkako Mugimendua: “Gutxi batzuen negozio iluna, guztion sufrimendua”

u15-10-1-1024x768Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak larunbat eguerdian mobilizazio bat burutu zuen, Foru Aldunditik Banco Santander-eko egoitzara, “Zuen negozioa, gure minbizia” lemapean. Bertaratu ziren herritarrek, maindire txuriekin ekimenean parte hartu zuten.

Ekintza honen bidez Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak oinarrizkoa den zerbitzu publiko bat pribatizatzea herritarren kalterako dela adierazi du: “35 urtetan 2.000 milloi euro ordainaraziko dizkigun azpiegitura kutsatzaile bat eraikitzea arduragabekeria itzela dela gauza jakina da”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

www.erraustuez.org webgunean ekimenaren inguruko adierazpena kaleratu du mugimenduak:

GUTXI BATZUREN NEGOZIO ILUNA, GUZTION SUFRIMENDUA

incineradora-no2“Errauste plantek minbizia sortzen dutela gauza jakina da. Arnas aparatuko gaitzak ugaltzen dituela gauza jakina da. Hondakinak birziklatu ordez hauek erretzea astakeria bat dela gauza jakina da. Oinarrizkoa den zerbitzu publiko bat pribatizatzea herritarren kalterako dela gauza jakina da. 35 urtetan 2.000 milloi euro ordainaraziko izkigun azpiegitura kutsatzaile bat eraikitzea arduragabekeria itzela dela gauza jakina da.

Hau guztia baldin badakigu, jakin al daiteke zergaitik eraiki nahi edo “behar” duten?

Argi dago. Banco Santander eta La Caixa bezalako bankuek eta FCC bezalako enpresa handiek negozio borobila egiteko. Irabazle bakarrak beraiek izango dira. Gaur egun Banco Santander eta La Caixak milioika euro jasotzen dituzte hilero-hilero SWAPei esker, bere garaian egindako mailegua erabili ez bada ere.

Zenbat irabazi behar dute hurrengo errauste plantarekin? Badakigu diru-gosea bankero eta enpresarientzat aseezina dela, baina gure osasunaren kontura ez dira aberastuko! EZ NOSKI! Ozen diogu: gure esku dagoen guztia egingo dugu errauste-planta ez eraikitzeko, baina eraikitzen badute ere, ez dugu guk finantzatuko! Jakin dezatela banku honetako zuzendariek gure diruarekin ez dutela kontatzen”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s