Usurbildarren osasuna zaindu asmoz urriaren 19an ‘Goazen Kalera’ ekimena martxan jarriko da

goazen

Usurbilgo Udalak, herriko beste eragileekin batera, herriko nagusienen edota dibertsitate funtzionala duten usurbildarren osasuna zaindu asmoz, ‘Goazen Kalera’ ekimena martxan jarri du. Ekimen honen helburua ohitura osasuntsuak bultzatzea da eta horretarako herritik zehar joango diren ibilbide ezberdinak planteatuko dira. Asteazkenero, 11:00etan, Artzabalen izango dute hitzordua partehartzaileek.

Lehen ibilaldia urriaren 19an

Lehen ibilaldia urriaren 19an egingo da eta 2017ko ekainean bukatuko da. Ibilaldi hauek adineko pertsonentzat eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat bideratua dago baina edonork du parte hartzeko aukera.

Herrigunetik lau ibilbide zehaztu dituzte antolatzaileek, eta astero bat egingo da. Asteazkenero ibilbideak egiten dituztenek, zigilu batekin partehartzaileen txartel propioak markatuko dira, eta aldizka ‘Hurbilago’ merkatari eta ostalari elkartearen eskutik opariak egongo dira.

Mokadutxoa Artzabalen

Astero, ibilbidea bukatu ondoren, mokadutxo bat jateko aukera egongo da Artzabalen. Antoltzaileek jakinarazi dute eguraldi txarra eginez gero, partehartzaileak Artzabalen bertan geratuko direla, gorputza eta osasuna zaintzeko ariketak egiten.

Ekimeneko babesle eta laguntzaileak

  • Usurbilgo Udala
  • Hurbilago merkatari eta ostalarien elkartea
  • Eusko Jaurlaritza
  • Osakidetza
  • Gure Elkartea
  • Gure Pakea Elkartea
  • Arrate Elkartea
  • DYA
  • Udarregi Ikastola
  • Oinarrizko Lanbide Heziketa
  • Odol Emaileen Elkartea

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s