Urriaren 23an ospatuko den Buruntzaldeako Ibilbideen Egunean parte hartzeko deia

ibilbide_A3 EUSKARAZ

Urriaren 23an (igandea) Buruntzaldeko ibilbideen eguna ospatuko da, 09:00etatik 14:00ak bitartean. Antolatzaileak  Buruntzaldeko Udal eta Kirol Patronatuak dira (Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain eta Urnieta). Iganderako hainbat ibilbide proposatzen dira, guztiak irekiak direnak.

buruntzaldea

“Buruntzaldeko Ibilbideak” proiektua

“Buruntzaldeko Ibilbideak” proiektuak, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bidezidor eta bide ezberdinak eskaintzen dira (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude:

  • Lasarte-Oria, urre zaharra
  • Urnieta, berdea
  • Usurbil, laranja
  • Andoain, urdina

ibilbideak

  • ANDOAIN–LASARTE-ORIA: Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da. Ibilbide honek bi aukera eskaintzen ditu: Bat Buruntza mendiko gailurra eginez, San Roke ermitatik barrena, eta bestea Buruntza mendia gerritik inguratuz.
  • ANDOAIN–URNIETA: Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN–USURBIL: Koloreak, berdea eta laranja; 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA: Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL–AGINAGA: Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuene auzotik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

KONTROLAK ETA ANOA

Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

  • Usurbil: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan Mapil inguruan
  • Andoain: Udaletxe azpian
  • Lasarte-Oria: San Pedro elizaren ondoko plazan
  • Urnieta: Udaletxea azpian

Partaideak lekuko zigiluarekin

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, abiatzen den lekuko zigiluarekin; partaide batek bi ibilbide eginez gero, egunaren oroigarria den riñonera bat jasoko du opari. Salbuespena Andoain-Usurbil ibilbidea da, bietako edozein norabidean eginez gero riñonera lortuko baita.

Autobus zerbitzua

Bukaeran autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, derrigor, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Ordutegiak hauek dira:

buruntzaldea-ordutegia

Teknologia berriak

Rafa Cabanillasen lankidetzari esker, ibilbide ezberdinei buruzko informazio guztia, Buruntzaldeko web orritik telefono mugikorrera deskargatu daitekeen aplikazio bat garatu da. Hori egiteko formatu hauek erabili daitezke:

  • PDF (ibilbideen informazioa paperean inprimatzeko aukera ematen du)
  • GPS (dagozkion track-ak barne)
  • Buruntzalderako zehazki egindako APP bat (Route You).

Urriaren 17tik aurrera, informazio guztia Buruntzaldeko web orrian jarrita eta operatibo egongo da, interesa duten pertsonek erabili dezaten: www.buruntzaldea.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s