Aginagako Sarian eta Orioko Motondo inguruan arrano arrantzaleak ibili dira

arranoarrantzaleabittorArrano arrantzalea Sarian (Arg.: Bittor Mutiozabal)

Usurbil eta Oria beheko txoriak webgunearen bidez jakin dugu azken aste hauetan Aginagako Sarian eta Orioko Motondo inguruan arrano arrantzaleak (Pandion haliaetus) ibili direla. Egun batean bi batera ikusteko aukera egon zela jakinarazi dute.

arranoarrantzalemotondoArrano arrantzalea hatzaparretan korkoia daramala, Motondon

arrano arrantzalea

pandion-haliaetusMigrazio-garaian Oria Behean ohiko bisitaria da  arrano arrantzalea: “Argi dago atseden-toki ezin hobea bilakatzen ari zaiola Oria Behea azken urteotan Europan ugaritzen ari den espezie enblematiko honen populazioari”.

Urteko bi momentutan ikus daitezke arrano arrantzaleak Usurbilen, ugalketa-sasoiaren aurretik eta ondoren. Europan ugaltzen diren aleak dira, kumeak izan eta gero negua igarotzera Afrikara jotzen dutenak. Bueltako bidea negua bukatutakoan egiten dute: “Joan-etorriko bidaietan arrantzatzeko eta atseden hartzeko geldialdiak egiten dituzte bideko zenbait puntutan. GPS bidez jarraitutako arrano arrantzaleak aztertuz ikusi da ale batek toki berak aukeratzen dituela bizitza osoan egingo dituen migrazio-bidaia guztietan. Beraz, zenbait alek behin baino gehiagotan egiten digute bisita beren bizitzan zehar”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s