Erraustegia Erabakiak urriaren 16an grabatu zen lip-duba aurkeztuko du ostiralean frontoian

LibDup grabazioa (Arg.: Noaua!)

Erraustegia Erabakia herri plataformak urriaren 16an grabaturiko lip-dubak arrakasta handia izan zuen pasa den igandean. Lip-dub koloretsu eta jendetsua grabatu zen igandean Usurbilen. Herritarrak kalera atera ziren, Zubietan eraiki nahi duten erraustegiaren inguruan hitza eskatzeko, hitza hartu nahi dutela aldarrikatzeko. Jai giroan, mozorro koloretsuekin, lagun arte, familia edota koadrilatan atera ziren. Guztiek urriaren 21, 22 eta 23an Zubietan, Santuenean, Aginagan eta Kaxkoan ospatuko den herri galdeketan parte hartze deialdiarekin bat egin zuten.

Aurreko asteeten egindako aurre lanek fruitua eman dute; antolatzaileak pozik agertu dira usurbildarrek emandako erantzunarekin: “Mila esker lipdubean parte hartu duzuen guztiei. Arrakasta izan da!”. Fermin Muguruzari eskerrak helarazi dizkiote, “Hitza hartzera goaz” bere abestia erabiltzen uzteagatik eta igande goizean goizetik lanean jardun zuten gaztaingileak ere eskertu dituzte.

800 lagun baino gehiago lip-dub grabazioan

libdupnaizArg.: Andoni Canellada (Argazki Press)

Igandean Usurbilen burutu zen lip-dubean 800 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten: “Parte hartze izugarria. Kopuru ederra da, gizartearen parte hartzea aktibatuta dagoela erakusten duelako eta herritarron hitza kontuan hartu behar dela azpimarratu egiten duelako. Erraustegia ezarri nahi duten agintariek ezin diote ezikusiarena egin herritarren aldarrikapen honi. Ikusi duzuen bezala, ekitaldi  irudimentsu, koloretsu, umoretsu eta bizia izan da gaur herritarron artean gauzatu duguna. Balore berezia du guretzat, gaurko ekitaldi hau herri osoaren isla izan delako; bertan izan dira jai batzordeko kideak, guraso taldeak, kirol taldeak, dantzakoak, musikariak, irakasleak, mendizaleak, feministak… elkarteen zerrenda luzea norbanako asko eta askorekin batera”.

Argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Argazki gehiago: www.noaua.eus/argazkitegia

Ostiralean bideoa aurkeztuko da

Erraustegia Erabakia herri plataformak urriaren 16an grabaturiko lip-duba ostiralean (urriak 21) aurkeztuko du, 20:00etan frontoian antolatu duen ekitaldian. Antolatzaileek lib-dupean parte hartu dutenei eta gainerako herritarrei frontoira gerturatzeko gonbidapena luzatu diete.

gastuei aurre egiteko laguntza

Lipduparen ondoren gaztainak banatu ziren sagardoarekin batera (Noaua!)

Erraustegia Erabakia Herri Plataformak herri galdeketak eragingo dituen gastuei aurre egiteko hainbat ekimen bideratu ditu. Galdeketaren aldarria lzabaltzen lagundu duten kamisetak saldu dituzte (oraindik salgai NOAUA!n 6 eurotan) , taloak uztaila hasieran ospatu ziren herriko jaietan, Santixabeletako txosnetatik ere laguntza jaso zuten, gaztainak banatzen aritu ziren sagardoarekin batera igandean lip-duba grabatu ostean… Kontu zenbaki bat ere zabaldu dute: ES 36- 3035 0140 37 1400030079.

Herritarrek jada ekarpen baliotsuak egin dituztela adierazi du plataformak, baina laguntzen segitzera animatzen dituzte herritarrak: “Kostuaren parte handi bat muxutruk bolondresek egiten ari diren sekulako lana da, sekulako dirutza neurtzen hasiko bagina”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s