Urriaren 24tik azaroaren 8ra arte Errigoraren otarrak eskatzeko aukera

errigora

Errigoraren kanpaina berria martxan dago, urriaren 24tik azaroaren 8ra arte: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Aurtengoan, bi saski izango dira aukeran: beltza eta zuria. Usurbilen hainbat lekuetan eskerak egiteko aukera egongo da:

  • Noaua! Kultur Elkartea
  • Aitzaga taberna
  • Artzabal taberna
  • Aizpurua Okindegia
  • Bordatxo taberna
  • Kaffa kafetegia
  • Txiriboga taberna
  • Lizardi liburudenda

“Zuri esker ametsak egi bihurtzen jarraitu nahi dugu. Batetik, Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan zure ekarpena behar dugu. Baina, bestetik, amets berriak ere bete nahi ditugu: euskararen beharrizanetatik izan beharretara jauzi egin nahi dugu. Euskara kalera atera nahi dugu. Zonalde zigortu hau lurralde euskaldun imajinatu nahi dugu”.

Bi produktu otar aukeran

  • Saski beltza: oliba-olio birjina, mahats-zukua, potxak, melokotoi-marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mama, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa. Prezioa: 50 euro.

saski-beltza

  • Saski zuria: txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa. Prezioa: 50 euro.

saski-zuria

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s