Usurbildarrek eta zubietarrek erraustegirik ez dutela nahi esan dute

galdeketa-koadroa4

Asteburuan Usurbilgo Erraustegia Erabakia herri plataformak antolatuta, erraustegiaren inguruko herri galdeketa burutu du Usurbilen eta Zubietan: “Erraustegia egitea nahi al duzu?” Ostiralean hasi eta igandera arte herritarrek erraustegia egitea nahi duten ala ez erabakitzeko aukera izan dute. Igande iluntzean, 20:00etan, bozka kutxak itxi eta kontaketa frontoian egin zen, herritarren aurrean eta uneoro berme taldeko kideak bertan zirela. 21:15ak inguruan amaitu zen kontaketa eta emaitzen berri eman zuten Maialen Iñarrak eta Pepe Rivadeneyrak, Erraustegia Erabakia herri plataformako kideek.

Arg.: Xingola

Bozka eman duten usurbildar eta zubietarren %97,9ak ezezkoa eman dio erraustegiari. Orokorrean partehartzea %43,60 izan da eta Zubietakoa esanguratsua, %64,7koa.

a

Urriak 21, ostirala

Ostiralean 16:00tan bozka kutxak zabaldu ziren Aginagan, iluntzeko 20:00ak arte. Ordu horretan berriz, Mikel Laboa plazan urriaren 16an Erraustegia Erabakiak antolatu zuen Lipdubaren grabazioaren bideoa ikusteko aukera egon zen.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua! astekaria

Aurkezpenean hainbat herritarrek parte hartu zuten, azken urte hauetan herrian egindako lanaren laburpena egin zen, bideo batez lagundurik eta ondoren, libdubaren bideoa ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. Ikusmin handia sortu zuen bideoaren aurkezpenak.

u23-2Arg.: Xingola

a

Urriak 22, larunbata

Goizeko 09:00etan Santuenean bozka kutxak zabaldu ziren eta bai auzotarrak eta baita gainerako herritarrek eguerdiko 14:00ak arte bozkatzeko aukera izan zuten.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Erraustegia Erabakia

Arratsaldeko 16:00etan berriz, Zubietan egin zen galdeketa eta bertan ere bozkatzeko aukera eman zitzaien zubietarrei eta usurbildarrei.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Erraustegia Erabakia

Urriak 23, igandea

Igandean berriz, egun guztian Kaxkoan bozkatzeko aukera egon zen, etenik gabe, 09:00etatik 20:00etara, Askatasuna plazan. Herritar asko gerturatu zen bertara, kola luzeak egin ziren hainbat momentutan.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Erraustegia Erabakia, Noaua! astekaria eta Xingola

Emaitzak orokorrak

  • Errolda: 5.312.
  • Emandako botoak: 2.317 boto
  • Ez: 2.268 (%97,90)
  • Bai: 39 (%1,7)
  • Zuriak: 8
  • Baliogabeak: 2
  • Partehartzea: %43,60

Zubietako emaitzak

  • Errolda: 377
  • Emandako botoak: 244
  • Ez: 243 (%99,6)
  • Bai: 1 (%0,4)
  • Zuriak: 0
  • Baliogabeak: 0
  • Partehartzea: %64,7

balorazioa

Usurbilen asteburuan egin den herri galdeketari buruzko emaitzen berri eman ondoren, gaur Erraustegia Erabakia herri plataformak balorazioa egin du, oso era positiboan baloratu du asteburu honetan Usurbil eta Zubietan egin den galdeketa:

Herriak hitz egin du eta ezezko borobila eman dio erraustegiari

u23-erraustegia-erabakia-usurbil“Galdeketan parte hartu dutenen artean, ezezkoak %97,9 lortu du; baiezkoak, berriz, %1,7. Herritarrek erraustegiari eman dioten ezetza borobila zuzenean azaltzeko bilerak eskatuko ditugu gaur bertan hainbat erakundeekin. Erraustegia Erabakia plataformak oso era positiboan baloratu du asteburu honetan Usurbil eta Zubietan egin den galdeketa. Lehenik eta behin, % 43,6 partaidetza lortzea datu arrakastatsua dela deritzogu. Herritar talde batek antolatutako galdeketa izan dela kontuan hartuta –hau da, erakundeetatik at– aurreikusi genezakeen partaidetza eta antzeko ekimenetan ohikoa dena gainditu egin da.

Parte hartzearen gaian inguruan eta aurrekoa datu orokorra izanda, aipamen berezia merezi du Zubietako eremuan lortutako markak, bertako erroldaren %64,7koa izatera heldu baita. Herritarren hitza jakitea zuen helburu erraustegiaren inguruko galdeketak. Herriak hitz egin du eta era garbian gainera. Bozka eman duten usurbildar eta zubietarren %97,9ak ezezko borobila eman dio erraustegiari; baiezkoa, berriz, %1,7 izan da.

Irakurketa bakarra izan dezake datu honek: Erraustegiari herritarrek «ezezko borobila» eman dio. Inork ezin uka dezakeen emaitza da eta, hemendik aurrera, agintariek aintzat hartu beharko luketena. Ondorioz, asteburu honetan Usurbil eta Zubietan egin den herri galdeketaren emaitzak erakundeei zuzenean azaltzeko hainbat hitzordu eskatuko ditu, gaur bertan, Erraustegia Erabakia plataformak. Gipuzkoako Foru Aldundiari, Donostia eta Usurbilgo Udalari eta Batzar Nagusietako talde guztiekin eskatuko ditugu hitzorduak, kezka eta eztabaida maila handia sortu duen erraustegiaren proiektuaren inguruan, Zubieta eta Usurbilgo biztanleen iritzia zein den zuzenean azaltzeko asmoarekin.

Pozik gaude egindako lanarekin eta erabat eskertuta lan hau aurrera ateratzea ahalbidetu duten herritar guztiekin. Lagun asko izan ditugu azken hilabete hauetako ibilbidean eta galdeketa gauzatzea eta modu onean eramatea posible egin duten guztiei ere gure esker berezia adierazi nahi dugu; Berme Batzordearen jardunean eta mahaietan bolondres bezala aritu diren pertsona guztiei, bereziki”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s