Ostiralean Sorturen birfundazioaren prozesuaren aurkezpena egingo da Aitzaga Elkartean

a4

Sortuk birfundazio prozesua martxan jarri du eta prozesua nola izango den azaltzeko, ostiralean (azaroak 4) Usurbilgo Sortuk aurkezpena egingo du. Aurkezpena  20:00etan egingo da, Aitzaga Elkartean egingo da taldea aurkeztu eta ondoren afaria.

Sortuk adierazi du birfundazio prozesua irekia izango dela, Sorturen proiektuarekin bat egiten duen orok parte hartzeko aukera izango du. Hitza hartzeko interesa dutenek aldez aurretik akreditatu egin beharko dira. Horretarako bi bide daude:

  • partehartu.sortu.eus helbidean sartu eta bertan dagoen formularioa bete daiteke. Edozein zalantza izanez gero, bertan daude laguntzarako telefonoak.
  • Ostegun honetan, azaroak 3, izena ematen laguntzeko mahaia jarriko da 18:30-20:30 artean Aitzaga eta Sutegiko pasadizoan. Sortutik akreditazioa sarean bideratzea aholkatzen dute.

Birfundazio prozesuaren egutegia

  • Azaroak 4, ostirala: Birfundazioaren aurkezpena Usurbilen. Birfundazioaren nondik norakoak, taldea aurkeztu eta afaria. Aitzaga Elkartean, 20:00tan
  • Azaroak 19, larunbata: Ponentzia eta zuzendaritza ekipoen hautaketa. Potxoenean, 10:00etan.
  • Abenduak 3, larunbata: emendakinak eta zerrenda irekien hautagaiak. Potxoenean, 10:00etan.
  • Urtarrilak 7, larunbata: emendakinen eztabaida eta zerrenda irekien hautaketa. Potxoenean, 10:00etan.

sortu-egutegia

a

Birfundazio prozesuaren printzipioak

Sorturen Birfundazio prozesuaren printzipio garrantzitsuak dira gardentasuna, demokrazia eta aukera berdintasuna: “Zuk zeuk ere Ponentzia propioa eta ponentzia defendatuko duen Zuzendaritza Ekipo nazionala aurkezteko aukera duzu azaroaren 3ra arte. Ponentzia oso bat aurkeztu nahi duzu, baina honen alde egingo duen Zuzendaritza Ekipoa osatzeko jende gehiago behar duzu? Horretan laguntzeko, Iragarki Taula izeneko txokoa prestatu dugu. Hemen zure proposamena edo ideia jendeari azaltzeko aukera duzu, ideia horretara jendea batuz gero talde bat osatzeko aukera izango duzu”.

Iragarki taula

Ponentzia eta Zuzendaritza Ekipo propioa edo ZOHARDIA Ponentziari atxikitako Zuzendaritza Ekipoa aurkezteko prozedura: “Ponentzia edo Zuzendaritza Ekipoa osatu baduzu eta aurkezteko asmoa baduzu, Arautegiaren 14. artikuluan zehazten denari jarraituz, honako formularioa bete eta Sorturen edozein egoitzatan aurkeztu beharko duzu azaroaren 3ko 20:00ak baino lehen. Xehetasun guztiak Arautegian dituzu”.

Formularioa

Aurrez abisatu: “Ponentzia eta Zuzendaritza Ekipo propioa edo ZOHARDIA Ponentziari atxikitako Zuzendaritza Ekipoa aurkezteko asmoa baduzu, ahalik eta azkarren abisatzeko eskatzen dizugu kudeaketa ahalik eta egokiena egiteko: aukera berdintasuna bermatzeko, eztabaidarako metodologia egokiak prestatzeko, dinamizatzaileak egoki prestatu ahal izateko eta Ponentziaren banaketa egokia bermatzeko. Abisatzeko idatzi partehartu@sortu.eus helbidera”.

Informazioa gehiago: www.sortu.eus/eu/gora-herria

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s