Gaur hasiko da Noaua! Kultur Elkartearen 20. urtemugako Kulturaldia ekimena

noaua-logoa

Noaua! Kultur Elkartearen 20. urtemugako Kulturaldia ekimena gaur (azaroak 4) hasiko da. Noaua!ren 20. urtemugari loturiko bideo proiekzioaren eta erakusketaren irekierarekin hasiera emango zaio. Eta ondoren Orbeldi Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du. Emanaldi honetarako sarrerak eta gainerako ekitaldietarako, aurrez eskuratu beharko dira.

Idoia Torregarai, Noaua! Kultur Elkarteko lehendakaria:

Egitaraua

Azaroak 4, ostirala

  • 18:30 Noaua! Kultur Elkarteak 20 urte erakusketaren irekiera Sutegiko aretoan: “20 urte bete ditu Noaua! Kultur Elkarteak. 20 urteotan, hamaika gertakari, istorio bizi izan ditu herri honek eta horren lekuko zuzena izan da Noaua!. Bi hamarkada hauetako hainbat bizipen oroitzeko aukera izango dugu Sutegiko aretoan antolatu dugun erakusketan”.
  • bideoa19:00 Noaua! Kultur Elkarteak 20 urte! bideo proiekzioa Sutegiko auditorioan: “Aurtengo maiatzean Noaua! Kultur Elkarteak 20 urte bete ditu. Urtemuga berezi hau ospatuz ekingo diogu Kulturaldiari, bi hamarkada hauetako Noaua! K.E.-ren historiari errepaso txiki bat emango dion bideo proiekzioarekin”.
  • orbeldi19:30 Orbeldi Dantzan, Sutegiko auditorioan: Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak, euskal dantza tradizionalen emanaldi erakargarri bat eskainiko du: “Aurtengo maiatzean Zuberoako Urdiñarben ospatu zen Musikaren Egunean eskaini genuen ekitaldi hau eta herritarrean aurrean plazaratu nahi dugu. Probintzia ezberdinetako dantzak eskainiko ditugu, dantzak jaso ditugun modu berean eskainiaz”.
  • Sarrerak: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Azaroak 5, larunbata

  • susana-garazi20:00 Errezitaldia Sutegiko auditorioan: “Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar”. Emakumeen Egunaren karietara, 2016ko apirilean estreinatu zen “Konpasetan: bidaia intimo bat emakumeen istorioetan zehar”. Alkizako Amañili elkartearen eskariz sortu zen emankizuna da eta, funtsean, musikaren historian zehar ibilbide xume bat egitea du helburu.
  • Sarrera doan.

Azaroak 7tik 13ra

  • sutegiErakusketa Sutegiko erakustaretoan: “20 urte bete ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. 20 urteotan, hamaika gertakari, istorio bizi izan ditu herri honek eta horren lekuko zuzena izan da NOAUA!. Bi hamarkada hauetako hainbat bizipen oroitzeko aukera izango dugu Sutegiko aretoan antolatu dugun erakusketan. Bazkidetza tramitatzeko aukera izango da bertan”.
  • Ordutegia: azaroaren 4an, 18:30etan irekiera. Azaroaren 7tik 11ra, 18:00-20:00 artean/ azaroaren 12an eta 13an: 12:00-14:00 artean.
  • Sarrera doan.

Azaroak 10, osteguna

  • solano19:30 Hitzaldi-solasaldia Sutegiko auditorioan “Bere ibilbidea musikan” Xabi Solanorekin: “Azaroaren 10ean, Usurbila etorriko da bere musika ibilbidea azaldu eta zuen galderak erantzutera. Baita berak oso ongi dakiena egitera ere, bere instrumentuekin bere musikaz gozatzeko aukera ere izango dugu Sutegin. 20 urteak zuekin guztiokin ospatu nahi ditugulako, gonbidatuak zaudete denok!!!”.

Azaroak 11, ostirala

  • kantu-taldea19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.
  • 21:00 Kantu-bertso-afaria Artzabal jatetxean. Bertsolariak: Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu.
  • Txartelak: 20€ (Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan).
  • Menua: Aperitiboa, Entsalada epela, Bakailuz beteriko piperrak, Txerri azpizun brotxeta, Brownia, Kafea eta Edaria.

Azaroak 12, larunbata

  • nongaude20:00 “Non gaude?” antzezlana Sutegiko auditorioan: “AJE trilogiaren hirugarren zatia duzue honakoa. Aurrekoak, “Greban gaude” eta “Prest gaude!” izan ziren. Oraingoan non gauden ere ez dakigu!”.
  • Sarrerak: 7€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 5€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Azaroak 13, igandea

  • ruper19:00 Ruper Ordorika eta bere luxuzko “mugalarien” kontzertua Sutegiko auditorioan: “Ruper Ordorika diskoa labetik atera berri-berritan helduko zaigu Usurbilera. Guria Ostatuan izeneko disko berritik zenbait kantu lehenengoz aurkezteaz gain, bere ibilbide oparoan sortutako beste hainbat kantu eraberrituko ditu, ezbairik gabe. Bere luxuzko “mugalariekin” agertuko da Ruper, ohi bezala: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina); Hasier Oleaga (bateria); eta Lutxo Neirarekin (baxua)”.
  • Sarrerak: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

www.noaua.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s