Erraustegia Erabakia: “Zorionak eta eskerrik asko!

u23

Erraustegia Erabakia herri plataformak urriaren 21etik 23ra antolaturiko erraustegiari buruzko galdeketan parte hartu zuten herritarrak zoriondu ditu herri guztian banatu duen eskuorriaren bitartez. Botoa eman zutenak soilik ez, galdeketa bera ospatzea ahalbidetu zuten guztiak ere eskertu ditu plataformak.

Galdeketa eginda, orain Usurbilgo eta Donostiako Udalarekin, Foru Aldundiarekin eta Batzar Nagusietako talde politikoekin biltzea eskatu du Erraustegia Erabakia Herri Plataformak: “Eta orain zer? Galdetuko dezute askok. Usurbildarren eta zubietarren hitza entzunarazteko eta batez ere errespetatu arazteko konpromisoa hartzen dugu. Jadanik bilerak eskatu ditugu Usurbilgo Udala, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Markel Olano ahaldun nagusiari zuzenean eman nahi diogu galdeketak utzitako emaitza, eta ezezko honen aurrean zer egingo duen galdetuko diogu. Bide batez, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin ere bilerak eskatu ditugu, gure helburua baita mozio bat aurkeztea Gipuzkoako instituzio gorenean eztabaidatua izan dadin”.

Zorionak eta eskerrik asko!

u23-erraustegia-erabakia-usurbil“Gutun honen bidez, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkizugu. Zorionak Urriaren 21,22 eta 23ko asteburuan Usurbilen eta Zubietan errauste plantaren inguruan egin genuen herri galdeketak zure parte hartzearen ondorioz izan duen arrakastarengatik. Izan ere, %43,6ko parte hartzea lortzea sekulakoa da. Eta hori posible izan da zuk galdeketa honi eman diozun balioagatik eta zure botoa ematera hurbiltzeagatik. Zubietan, gainera, are handiagoa izan da lortutakoa: 16 urtetik gorako %64,7 zubietar joan baitira bozkatzera. Eta hautestontziek oso modu argian azaldu dute zein den usurbildarren eta zubietarren gehiengoak nahi duena: errauste plantarik ez egitea. Bozka eman dutenen %97,9ak ezezko borobila eman dio erraustegiari; baiezkoa, berriz, %1,7k esan dio.

Bestetik, galdeketa hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztiei ere gure eskerrik zintzoena eman nahi dizuegu. Asko izan zarete, modu batez edo bestez, ekimen honetan lagundu dezutenak; laguntza ekonomikoa emanez, kamixetak erosiz, lipdub-a antolatzen eta parte hartuz, hautets mahaietan parte hartuz,… Aipamen berezia ere egin nahi diegu galdeketa zorroztasunez eta gardentasun osoz burutzen zela bermatzeko ardura izan duten berme batzordeko kideei, euren konpromisoa ezinbestekoa izan baita galdeketa egiteko.

Eta, bide batez, barkamenak ere eskatu nahi dizkizuegu galdeketan botoa ematera hurbildu zareten eta parte hartu izan ez dezuten guztiei. Bakarren batzuk izan zarete. Errolda erabiltzeko aukera ez izateak galdeketa bera zaildu du. Guztia ahalik eta zorrotzena eta garbiena izan zedin, eta inolako mesfidantzarik ez eragiteko helburuz, edozein hauteskundetan baino ziurtagiri gehiago eskatzeak bakarren batzuk botoa emateko aukerarik gabi utzi du. Horregatik, zuei bereziki, eskerrik asko.

Auzolan erraldoia izan da honakoa. Izugarrizko ariketa demokratikoa egin dugu. Normaltasun osoz gauzatu dugu herri galdeketa. Eta heldutasun demokratiko handia erakutsi dugu, parte hartze datuak argiki erakusten duen bezala. Herritarrok gure egunerokoan hain modu nabarmenean eragiten duten gauzei eta proiektuei buruz erabaki nahi dugu. Horretarako eskubidea dugu. Gurea baita hitza eta erabakia.

Eta orain zer? Galdetuko dezute askok. Usurbildarren eta zubietarren hitza entzunarazteko eta batez ere errespetatu arazteko konpromisoa hartzen dugu. Jadanik bilerak eskatu ditugu Usurbilgo Udala, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Markel Olano ahaldun nagusiari zuzenean eman nahi diogu galdeketak utzitako emaitza, eta ezezko honen aurrean zer egingo duen galdetuko diogu. Bide batez, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin ere bilerak eskatu ditugu, gure helburua baita mozio bat aurkeztea Gipuzkoako instituzio gorenean eztabaidatua izan dadin.

Erraustegia-Erabakia plataforma osatzen dugun kideok ahalegin horretan jardungo dugu hurrengo egunetan. Herriak hitz egin du, eta erabaki egin dugu.

Ondo izan, eta berriz ere, ZORIONAK”.

www.erraustegiaerabakia.wordpress.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s