Udalak plastikozko poltsek kalean sortzen dituzten kalteei aurre egiteko kanpaina martxan jarri du

Arg.: (Noaua!)

Usurbilgo Udalak aste honetan, Mikel Laboa plazan, (frontoi atzean) kaiola handi bat jarri du eta hurrengo egunotan bertan egongo dela jakinarazi du. Ez dute tokitik mugituko. Zergatik?

Kaiolan bertan, poltsak lurrera bota ordez, kalean aurki ditzakegun ontzi horietara botatzea eskatzen du Udalak: “Lurrera botatzen ditugun poltsa hauekin, badakizu zenbat gauza lor ditzakegun? Erabili zakarrontzi horiak, ez bota lurrera. Etxean egiten duzuna, kaleetan zergatik ez? Herriak eta ingurugiroak eskertuko dizu”.

Arg.: (Noaua!)

Ekimen hau kontzientzazio kanpaina bat da, azken denboraldian, lurrean plastikozko zorro ugari botata egoten baitira herriko erdigunean. Usurbildarrak atez ateko hondakin bilketa sisteman eredugarriak gara duela urte batzutik eta horelako egoerek ez dute mesede egiten ez herritarrei eta ez ingurumenari. Udalak herria garbi mantetzea ezinbesteko dela azpimarratu nahi du, horretarako jarrita dauden baliabideak erabiltzea eskatu du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s