Etxeko lanen inguruan Udarregi Ikastolak landutako gogoeta prozesua azaldu dute Euskadi Irratian

etxeko-lanakEspainiako Estatuko ikastetxe publikoetako gurasoak “etxerako lanen greba” egitera deitu ditu CEAPA konfederazioak, haurrek eskola orduetatik kanpo egin ohi dituzten etxeko-lanen kalteez ohartarazteko. Azaroko asteburu guztietarako deitua dagoen grebarekin bat egingo duten gurasoek irakasleei eskatuko diete etxeko-lanik ez bidaltzeko. Irakasleak haien nahia betetzen ez badu, astelehenean gutun bat emango diote, haien seme-alabek etxeko-lanak zergatik egin ez dituzten azalduz. Aurrera begirako helburua ez da soilik asteburuetako etxeko-lanak kentzea, baizik eta haurrek aste barruan egiten dituzten horien gainean ere eztabaida sortzea.

Hego Euskal Herriko eragileek ez dute grebarekin bat egin, baina hauek ere etxeko-lanen sistema egokitu beharra dagoela pentsatzen dute: “haurrei irakasleek agintzen dizkieten etxerako lanez gogoeta egitea beharrezkoa dela eta horretarako guraso, irakasle eta ikasleak bilduko dituzten foroak eratu behar direla ikastetxeka”.

Udarregi Ikastola

Pasa den ostiralean, azaroaren 4an, Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan, gai hau aztertu zen: “Eskolako etxeko lanak umeei bai ala ez?”. Irratsaioan etxeko lanei buruzko gogoeta eskatu zieten Jon Sarasua, MUko irakasleari, Joxe Amiama EHUko irakasleari, EHIGE guraso elkarteari eta Beñat Larrañaga Usurbilgo Udarregi ikastolako ikasketa buruari (5:00 minututik aurrera).

Irratsaioa entzuteko: www.eitb.eus

Ikastetxe bat baino gehiago dira etxeko lanei mugak jartzen hasi direnak, edo behintzat etxeko lanen enfokeaz eta helburuaz hausnarketa prozesua martxan jarri dutenak. Horietako bat Usurbilgo Udarregi ikastola izan da, 2013-2014 ikasturtean gogoeta prozesuari ekin zion. Guzti honen berri Beñatek eman zuen Faktoria irratsaioan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s