Abenduaren 9ra arte Zuberoako ikastolaren aldeko otarreak erosteko aukera

Xiberoko ikastola3Nafartarrak taldeak bultzatuta Zuberoako ikastolei laguntzeko salgai jarri diren gabonetako otarrak erosteko epea zabalik dago. Iparraldean ekoiztutako produktuz osatutako otarrak dira. Eguberrien atarian banatuko dituzte Nafartarrak taldekoek.

2003az geroztik antolatzen duten elkartasun kanpainak bi helburu ditu:

  • Tokiko janariak ezagutaraztea, Xiberoko etxalde eta enpresetan otarreak osatzen dituzten ekoizpenak eskainiz.
  • Ikastolaren egoera ekonomikoa hobetzea, ibiltera gastu guztiak estaltzeko xedearekin.

Sohütako Eperra eta Alozeko Basabürüko ikastolak: “Ikusiz hizkuntza sailean zer nolako lana egiten ari den Ikastola, Xiberoa edo Iparraldean, gure arbasoen hizkera berreskuratze prozesu honetan, zuen laguntzaren eske bagatoz. Zuei esker, euskararen tokia Xiberoan segurtatua izanen da”.

OTARRAK

Ahüzki: 40€

ahuzki

  • Ardi-gazna (450 gr.)
  • Ahate-gibela (125 gr.)
  • Bixkotx poltsa artisanala (150 gr.)
  • Eztia (500 gr.)
  • Euskal xerriki patea (200 gr.)
  • Euskal xerriki odolkia (200 gr.)

Irati: 52€

irati

  • Ardi-gazna (450 gr.)
  • Ahate-gibela (125 gr.)
  • Bixkotx poltsa artisanala (150 gr.)
  • Eztia (500 gr.)
  • Euskal xerriki lukainkak (400 gr.)
  • Axoa xahalki xehetua saltsan (640 gr.)

Eskaerak

Abenduaren 9ra (ostirala) arte:

  • elkartea@noaua.eus 
  • lonxo@telefonica.net
  • 943 360 321

Informazio gehiago: www.ikaskoli.eu

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s