Banyeres de Mariolako udal ordezkaritzak Usurbilgo atez ateko hondakinen bilketa sistema ezagutu du

Banyeres de Mariola udalerriko ordezkaritza Usurbilgo udaletxean (Arg.: Noaua!)

Pasa den ostiralean (azaroak 11)  7.000 herritar dituen Banyeres de Mariola udalerriko ordezkaritzak Usurbilen indarrean dugun atez ateko hondakinen bilketa sistema eta konpostatze egitasmoa ezagutu zuen.

Hiri hondakinen kudeaketari buruzko hainbat hitzaldi eta jardunaldietan parte hartu izan du bertako Udalak, eta saio horietan sarritan agertu izan da Usurbilen indarrean den bilketa sistema, esperientzia eredugarri gisa. Oraingoan, bertatik bertara ezagutu dute Usurbilgo hiri hondakinak nola biltzen diren. Udalerri honek duen azpiegitura sarea bisitatzeaz gain, udal teknikari eta gobernu taldeko ordezkaritza batek harrera egin eta behar beste azalpen eskaini zizkieten.

Banyeres de Mariola udalerriko ordezkaritzako kideek bilketa sistemaz interesa agertu zuten, beraien udalerrian ere gaikako bilketa indartzeko apustua egin nahi baitute.

Atez atekoren aldeko apustua

atez-ate-aurrera1Banyeres de Mariola Alakanteko punturik altuenean kokatua dagoen herria da (816 metrotan). Gaur gun edukiontzien sistema dute. Edukiontzi bana dute, papera eta kartoia, ontziak, beira, eta azkenik, organikoa eta erreusa nahasian jasotzeko: “Araudiak 2020. urterako organikoa, erreusetik bereizita, gaika biltzeko sistema jarria behar dugula ohartarazten digu”.

Egoera honen aurrean, inguruetan dituzten udalerri bat baino gehiagok egin dutena egin zezaketen, bosgarren edukiontzia jartzea alegia, baina beste bide bat jorratzea hobetsi dute: “Edukiontzien sistema uste dugu ez dela benetan eraginkorra. Benetan kalitatezko eta ondo eginiko bilketa izan nahi badugu, ezin dugu bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin. Gure inguruko herrietan edukiontziak hutsik egoten dira edo bertara edozer gauza botatzen dute, organikoa plastiko eta bestelako gaiekin nahastuta. Usurbilen bezala, atez ateko bilketarekin emaitza oso onak izan ditzakegula uste dugu”.

Atez atekoa abiatzeko ezinbestekotzat jotzen dute, herritarrei zuzenduriko kontzientziatze eta informazio kanpainak antolatzea: “Birziklatze tasa irauli nahi dugu, ez soilik 2020rako araudiak behartzen gaituelako, baizik eta helburu nagusia, ingurumena zaintzea baita. Gure herria natur parke baten atarian dago. Gure ingurunea zaintzeko betebeharra dugu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s