Azaroaren 18an Usurbilgo Ernaik 2016ko Usurbilgo gazte eragileen diagnosia aurkeztuko du

ernaiusurbil

Azaroaren 18an (ostirala) Usurbilgo Ernaik Usurbilgo gazte eragileen diagnosia (2016) aurkeztuko du. Aurkezpena Potxoenean egingo da, arratsaldeko 18:00tan. Diagnosiaren lanketa, emaitzak… aurkeztuko dituzte.  Era berean, abenduaren 9, 10, eta 11n Barañainen antolatu diren gazte topaketen berri emango dute Ernaiko gazteek.

Gazteraiki topaketak

Geure gainetik izarrak bakarrik!

gazteeraiki1“Hilabeteak igaro dira Añorgan elkartu eta iraultza txiki hau abiatu genuenetik. Arnastu, birikak ongi bete eta Euskal Herria alternatibaz josteko hautua egin genuen. Gaur arte. Arlo ezberdin eta anitzetan banatuta, hilabete luzez, garunari eragin, eztabaidatu, hausnartu eta mahai gainean jarri ditugu autogestioan oinarritutako hemezortzi proiektu. Euskaratik etxebizitzara eta elikadura burujabetzatik komunikaziora. Gazte prekario izan eta karriketako argiak itzaltzetik, udaleku feministak antolatzera. Mugimendua gara, mugimenduak gaitu egiten. Zain egoteaz aspertuta dagoen gazteria gara, tresnak eskutan hartuta, etorkizuna gure kabuz eraikitzeko hautua egina dugunak. Eztanda egitera goaz. Jarrita dugu data: abenduaren 9, 10 eta 11n Barañaingo zerupean egingo dugu bat. Eztabaidatu, dantzatu, hitz egin, parte hartu eta izarrak ikusteko. Eraikitzeko. Geure gainetik izarrak bakarrik!”

Egitaraua

egitaraua

bonoak eskuragarri

Egitarau zabala antolatu dute eta parte hartzeko ezinbestean bonoa eskuratzeko deia egin dute antolatzaileek. Usurbilen Irrati tabernan daude eskuragarri: “Sarrerak saltokietan daude jada. 25 euroren truke bi egunetako gosariak, bazkariak, lo lekuak, musika eskaintza, eztabaidak… eta elkarrekin etorkizuna gure kabuz eraikitzeko parada ezin hobea izango dugu. Eztabaidatu, dantzatu, hitz egin, parte hartu eta izarrak ikusteko!”

gazteeraiki2www.gazteokeraikitzen.topatu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s