Azaroaren 20an Zubieta Pilota Elkartearen aldeko “Txerri festa” Zubietan

txerriaren-festa

Azaroaren 20an (igandea) Zubieta Pilota Elkartearen aldeko Txerriaren Festa egingo da Zubietan. Jaia izateaz gain, elkartasun eguna ere izango, Zubietako Pilota Elkartea laguntzeko hain zuzen. Artisauen postuak, Joko Garbi partidak, bazkaria eta erromeria izango dira osagai nagusiak. Bazkariko txartelak aurrez eskuratu beharko dira Zubietako Alamandegi tabernan, azaroaren 17a baino lehen.

egitaraua

  • Goizean zehar, postuak: gazta egilea, pilota egilea, larruz eginiko lanak, sagardo egitea, ukenduak, ogia, beira…
  • Bertsolariak: Lizaso eta Egaña.
  • 10:00 Txerri-hilketa ondorengo lanen erakusketa.
  • 10:15 Txistorra, odolki eta saltxitxen ekoizpena. Ondoren, pintxoak salduko dira.
  • 12:00 Gaztetxoen arteko Joko Garbiko partidak frontoian.
  • 14:00 Bazkaria frontoian. Menua: Eusko Label Tolosako babarrunak eta Ibarlur Ibarrako piparrak, Lumagorri oilaskoak, gazta, kafea eta kopa. Txartelak aurrez salgai Alamandegin, azaroaren 17ra arte: helduenak 20 eurotan, 14 urtera arteko haurrenak 10 eurotan.
  • Bazkalostean, erromeria.

Elkartea laguntzeko festa

Gaur egun dozena inguru pilotari daude junior handietan, beste dozena bat gazte eta umeetan. Ipar nahiz Hego Euskal Herrian antolatzen diren errebote eta joko-garbi txapelketetan parte hartzen dute. Bereziki Zubietakoa, horrelako kirol jarduerak sustatzen dituen elkarte bakarra da Hego Euskal Herrian, Oiartzun eta Villabonarekin batera: “Errebotea harribitxi bat dugu. Ez da kirol jarduera soil bat, mantendu beharreko kultur ondarea baizik”. Igandeko festa, elkartea laguntzeko, ezagutarazteko eta bere lanketa plazaratzeko balioko du.

Txerriaren inguruko tradizioa

San Martin Eguna duela gutxi ospatu da. Aspaldian baserrietan txerria hiltzeko jai eguna izaten zen. Usadio hau galtzen joan da eta hori gogora ekartzeko, berreskuratu eta jendartera gerturatzeko helburuarekin Zubieta Pilota Elkarteak antolatu du Txerriaren Festa: “Jendeak jada ahaztua du zer den txerriaren hilketa. Berreskuratu nahi dugu, horren inguruan festatxo bat egin”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s