Azaroaren 23, 25 eta 26an Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak “Mendi Astea” antolatuko du

Andatza-logo-2012-11-tx

Azaroaren 23, 25 eta 26an Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak “Mendi Astea” antolatuko du. Hiru egun hauetarako irudi emanaldi bat, hitzaldi bat eta mendi irteera bat antolatu dira. Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2017ko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da bertan.

Azaroak 23, asteazkena

  • Bideo emanaldia: Andatzakoak Ordesako Monte Perdidon.
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Sutegiko auditorian.
  • Zehaztasunak: “2016ko irailaren 9tik 11ra, 40 mendizaleek Ordesara egindako irteeraren ikusentzunezkoa ikusteko aukera izango dugu. Lehenengo egunean, Senda de los Cazadores, Mirador de Carcilarruego, Faja de Pelai eta Soasoko zirkotik Gorizeko aterpera (2.200 m) iritsi ginen. Hurrengo egunean, Gorizeko aterpetik abiatuta, laku izoztutik pasa ondoren Monte Perdidoko gailurra (3.355 m) egin genuen 40 mendizaleok. Azkeneko txangoan Carriatatik Faja Racunera eta Cotatuero zirkora abiatu zen talde bat eta Salaronseko klabijetako igoera ezagutzeko bidea hartu zuen beste taldeak”.

Azaroak 25, ostirala

  • Hitzaldia: Autobabesa mendi jardueretan.
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Sutegiko auditorian.
  • Hizlaria: Mikel Nogues, Segurtasun eta Larrialdi Kudeaketan graduatua. DYAako Erreskate Arduraduna.
  • Zehaztapenak: “2015. urtean, 391 mendi-istripu gertatu ziren Euskadiko mendietan. Mendi-istripuak ekiditeko, baita istripu hauek gertatzen direnean hauen kalteak murrizteko ere, ezinbestekoa da jardueraren plangintza egoki bat egitea eta larrialdi baten aurrean nola jokatu behar den jakitea. Hitzaldi honetan, hortaz, mendi jarduera bat era seguruan egiteko beharrezkoa den plangintzaren eta larrialdi egoera baten aurrean izan behar dugun jokabidearen inguruan hitz egingo da”.

Azaroak 26, larunbata

  • Mendi irteera Usurbilgo inguruetan.
  • Ordua: 08:00
  • Lekua: Frontoi atzetik.
  • Ondoren bazkaria Patri jatetxean. Izen ematea, aurrez, Sutegin egingo diren Mendi Asteko ekitaldiak hasi baino lehen jarriko den mahaian.

www.andatzamendizale.info

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s