Usurbilgo GEDk deituta azaroaren 26an Usurbilgo 2017ko galdeketa antolatzen hasteko bilera irekia

geduUsurbilgo Gure Esku Dago taldeko kideak

Gure Eskuk Dago mugimenduak 2017rako erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa ugari egingo direla iragarri du, bereziki Gipuzkoa eta Bizkaian, baita Nafarroa iparraldean ere. 2017ko udaberritik aurrera eskualdeka ospatuko dira galdeketak, esaterako maiatzean, Urola Kostako udalerrietan, Lasarte-Oria eta Usurbilen.

Guzti honetaz hitz egiteko, hitzordua jarri du Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak, azaroaren 26an (larunbata), 12:00etan Potxoenean. Herri galdeketa antolatzeko ezinbestekoa izango da herritarren parte hartzea eta laguntza.

Bileraren helburua herri galdeketa aurkeztu, eta bideratu beharko diren prestaketen berri ematea da. Egin beharreko lehen lanen artean hain zuzen, elkarte bat sortzea izango da: “Ez dugu bilgune berria osatu nahi, herritarren parte hartzea izan arte”.

Elkartearen eginbeharra 2017ko maiatzean Usurbilen ospatu nahi den herri galdeketa kudeatzea litzateke: “Galdeketaren antolaketa lan guztia koordinatzeko talde sustatzaile bat egongo da. Egin beharreko prestaketa lanen erantzukizun nagusia talde honena izango den arren, beharrezkoa izango da, herritarren laguntza. Ez bakarrik lan egiteko, baita ideia berriak ekarriko dituen jendea. Jendea animatzen dugu bilera irekira etortzera, ze lan egingo den ikustera. Bakoitzak ikusiko du ze mailatan parte hartu dezakeen”.

Usurbilgo Gure Esku Dagok ahalik eta jende gehienarengana heldu nahi du, ahalik eta aniztasun handiena isladatzeko. “Herri galdeketa honetan nabarmendu nahiko genukeen puntu bat zera da, lan talderako aurkitu nahi ditugun herritarrak ideologia anitzekoak izatea, ekarpen desberdinak jaso ahal izateko asmoarekin. Denentzako lekua izatea nahiko genuke”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s