GuraSOSek azaroaren 26an Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du

gurasosa26

Azaroaren 26an (larunbata) GuraSOSek manifestazioa antolatu du Donostian. Bertan GuraSOSek aurkeztu duen bide orria babestu, erraustegiaren lizitazioa gelditzea eskatu eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko garaiz gaudela aldarrikatuko da. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Amarako Euskotrenen geltoki pareko Araba parkea eta Mendeurren plaza ingurutik eta Alderdi Ederren amaituko da. Guzti honen berri, azaroaren 17an GuraSOSek Koldo Mitxelena Kulturunean egin zuen agerraldia eman zen.

gurasos-agerraldiaArg.: https://blogagurasos.wordpress.com/

GuraSOS: “Gizarte osoari dei egiten diogu guztion artean adostutako irtenbide bat bilatzeko. Guztion erantzukizuna delako. Gai honen irtenbidea guztion eskuetan dago, zure eskuetan dago, eta manifestazioarekin jendeari aukera eman nahi diogu azal dezaten horixe bera, beste bide bati ekin nahi diogula gipuzkoarrok. Gipuzkoarrentzat hobea den bide bat. Oraindik garaiz gaude, izan ere, inoiz ez da berandu segurtasuna areagotu eta osasunarentzat eragin txikiena duen hondakin tratamendua bilatzeko”.

GuraSOSek ahalik eta berme gehien edo kalte gutxien irtenbideari eman behar zaiola bide uste du eta hainbat galdera planteatu ditu:

  • Posible al da arrisku edo eraginik egongo ez denaren bermea edukitzea?
  • Egon al da errausketa baino seguruagoak eta bideragarriagoak diren beste aukerei buruzko benetako eztabaidarik?
  • Beharrezkoa al da erraustegia egitea? Garaiz al gaude birpentsatzeko?

Inposizioaren garaia atzean utzi eta adostasunaren bideari heltzeko eskaera egin da:  “Gai hau liskar eremutik atera behar dugu. Gainditu egin behar dugu konfrontamenduaren garaia. Eta horretarako eredu propioa sortu behar dugu, hemengoa, Gipuzkoakoa. Gipuzkoa onena nahi dugulako. Gipuzkoarentzat eta gure osasunarentzat ere gehiago nahi dugulako. Gure seme-alabentzat gehiago nahi dugulako, beraientzat onena dena. Eta hori guztion artean egingo dugu”.

Antolaketarako laguntza behar da

gurasosa26-1

GuraSOSek jakinarazi du “Gipuzkoa +: eman bidea Osasuna eta Adostasunari” aldarripean egingo den manifestazioaren prestaketa lanetarako eta egunean bertan sortuko diren lanetarako laguntza beharko dela: “Deia egiten dugu manifestazioa prestatzen zein egunean laguntzeko prest daudenei komunikazioa@gurasos.org helbidera idatz dezazuen”.

Atxikimenduak

Azken egunetan GuraSOSek larunbaterako antolatu duen manifestaziorako atxikimedu ugari jasotzen ari da, horien artean kultur, kirol eta gizarteko arlo ezberdinetako herritarrena: Gorka Otxoa aktorea, Garbiñe Biurrun epailea, Imanol Agirretxe eta Asier Illarramendi Realeko jokalariek,… Dagoeneko hainbat bideo kaleratu dituzte sarean zehar:

Informazio gehiago

www.gurasos.org      blogagurasos.wordpress.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s