Azaroaren 26an Gazte Eguna ospatuko da Usurbilen

gazte-eguna

Larunbatean (azaroak 26) Gazte Eguna ospatuko da Usurbilen. Ahalduntzea, eta jai giroko ekitaldiak tartekatu dituzte egitarauan eta, bereziki Gazte Eguna parte hartzailea izango dela iragarri dute herriko gazteek. Ekimen honen helburua herriko gazteen arteko harremanak sendotzea da eta Usurbilen gazteen mugimendua berreraikitzeko abiapuntu izatea.

Egitaraua

  • 08:30 Auzolanerako deialdia muntaketarako.
  • 10:00 Mahai ingurua: “Gazte perspektiba: Usurbilgo errealitatea ezagutzen”.
  • 11:30 Gazte Olinpiadak (Frontoian elkartzeko deia. Izena emateko betiko tabernetan).
  • 19:00 Elektro Txufla, elektrotxaranga.
  • 21:00 Afaria. Sarrerak 12 eurotan, betiko tabernetan salgai.
  • 00:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Skasti eta DJ Seymar & XBR.

gazte mugimendua berreraiki asmoz

Herriko gazteen arteko harremanak sendotu eta gazte mugimendua berreraiki asmoz, antolatu zuten 2015ean lehen aldiz Gazte Eguna: “Batez ere ikusten genuelako gazteok ez ginela batera ibiltzen, kalean ere gazteon mugimenduaren presentziarik ez dagoelako”.

Pasa den urtean 25 bat gazte bildu ziren antolaketa lanetarako. Gazte berri asko tartean: “Gazteria berpizten ari  da, eta hori oso positiboa da. Motibazio asko dago gazteengan. Jendea gogoz ikusten da bai Gazte Egunerako, bai aurrera begira zerbait egiten hasteko ere. Iaz denok bat egin genuen, gazteen arteko harremanak sendotzeko mugimendu bat falta dela adieraztean. Horregatik antolatu genuen Gazte Eguna, mugimendu berreraikitzeko abiapuntu izateko eta herrian guretzat eskaintza izateko. Ez badago eskaintzarik, lokalismoan erortzen gara, koadrila eta inkomunikazio egoeretan. Horregatik, goazen gazteok elkartu eta gazte orori begirako ekimenak egitera, mugimendu bat egon dadin”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s