Larunbateko kantu-jiran Usurbil eta Zarautzeko kantari eta txistulariek parte hartuko dute

kantu-taldeaUsurbilgo Kantu Taldeak larunbaterako kantu-jira berezia antolatu du. Imanol Urbieta musikari zarauztarra omentzeko kantu-jira izango da eta bere abestiak kantatuko dituzte. Antolatzaileek ekitaldia jendetsua izango dela adierazu dute, bi herri batuko dituelako omenaldiak; Usurbil eta Zarautzeko kantuzale eta txistulariak. Kantu-jira arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Kontxi Aizarna Imanol Urbietaren emaztea ere bertan izango da. Bi herrietako lana, Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako musika irakaslea ari da bideratzen. Kantu Taldeak larunbateko ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritarrei: “Kantu asko daude. Ikastolan ere landu ditugun lanak ere bai. Animatzen ditugu ikastolako umeak ere gurekin elkartzera. Abestera etortzeko lotsarik ez izan. Ez geratu gogoz”.

Oharrak:

  • Kantu-jirarako kantu liburuxka berriak eskuragarri Noaua! Kultur Elkartean, 5 euroren truke.
  • Kantu Taldearen entseguak, asteartero 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s