Azaroaren 29an osoko ohiko bilkura egingo da Udaleko udalbatza aretoan arratsaldeko 18:00etan

usurbilgo+udalaAsteartean (azaroak 29) osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Hainbat gairen artean aipatzekoa da lau mozio aurkeztuko direla. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera dago.

Gai zerrenda

  1. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko urriaren 17tik azaroaren 18ra (2016/0969- 2016/1127).
  2. 2016/1056 dekretuaren berri ematea.
  3. 2016/1090 dekretuaren berri ematea.
  4. 2016/1020 dekretua berrestea.
  5. A-107 Iartza eremuko 107.11 exekuzio unitatean kokatutako herri bidearen trazatu berriaren aldaketa gauzatu ahal izateko jaregitea eta trukaketa.
  6. Udalaren ahots eta datu komunikaziorako sarearen lizitazioa: eskaintza ekonomiko onena izendatzea.
  7. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako Berrikuspenaren Testu Bateginaren 02 Aldaketa Puntualaren hasierako onespena.
  8. Toki-garapenaren, sustapen ekonomikoaren eta enpleguaren alorrean Beterri Buruntza udal mailako lankidetza hitzarmena onartzea.
  9. Toki-garapenaren, sustapen ekonomikoaren eta enpleguaren alorrean Beterri Buruntza udal mailako lankidetza hitzarmenaren baitan Batzorde Kudeatzailerako bi ordezkari politiko izendatzea.
  10. Mozioa: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.
  11. Mozioa: Zer egin dezaket nik euskararen alde?
  12. Mozioa: Lasarte-Oriako Udalak Atsobakarren entrenamendu-zelaia eta atletismo-pista eraikitzeko egindako eskaerari erantzuna.
  13. Mozioa: Elikagaien Bankuaren eta kontsumorako egokiak diren baina salmentarako baztertuta dauden elikagaiak.
  14. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s