Azaroaren 29an Usurbilgo Erraustegiaren Aurkako Taldeak batzar irekia egingo du Potxoenean

incineradora-no2

Azaroaren 29an (asteartea) Usurbilgo Erraustegiaren Aurkako Taldeak batzar irekia deitu du erraustegiaren aurkako lanketan hemendik aurrera zer egin eztabaidatu eta erabakiak hartzeko. Batzarra Potxoenean egingo da, arratsaldeko 18:30ean: “Datorren azaroaren 29an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Potxoenean bilduko gara, eta deialdi zabala luzatzen diegu herritar guztiei. Erraustegiaren aurkako borrokan erreferentzia den gure herriak, une garrantzitsu honetan, errauste-plantaren mamua gain-gainean daukagunean, erantzun irmoa emateko antolatuta jarraitu beharrean gara. Horretan ahalegin guztiak beharrezkoak dira”.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak datorren abenduaren 27an erabakiko du nork eraiki eta kudeatuko duen Zubietako erraustegia. Esleipena gauzatzean, 2017an hasiko lirateke erraustegiaren eraikitze lanak. Aurrreikuspena urte eta erdikoa da (30 hilabete).  2019ko udaberrirako martxan egotea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s