2017ko inauterietako gaiaren proposamenak egiteko epea abenduaren 16ra arte

Inauterienzaint

2016ko inauteriak otsailaren 25ean (larunbata) ospatuko dira Usurbilen. Urtero bezala herritarrei mozorrotzeko gonbidapena luzatuko zaie baina hori iritsi bitartean  inauterien gaia aukeratzeko zerrendak jarri dira herriko hainbat guneetan: “Otsailak 25 inauteri festa. Zertaz mozorrotutako zinateke? Idatzi  zure proposamena”.

Azken urteetan herritar talde bat mozorro eguna antolatzen dabil, Udalaren eta Noaua!ren laguntzarekin. Ohiko lekuetan jarritako zerrendetan inauterien gaiaren proposamena idatzi daiteke edo elkartea@noaua.eus helbidera idatzi. Proposamenak egiteko azken eguna abenduak 16 (ostirala) izango da.

Dagoeneko hainbat herritarrek ekarpen batzuk egin dituzte: tribu urbanoak, barazkiak eta frutak, filmak, super heroiak, halloween, ni bizi naiz baserrian… Abenduaren 23an aukeratuko da mozorrotzeko hautaturiko gaia eta Noaua! astekarian horren berri emango da.

Aurreko urteetan zer gai aukeratu ziren?

Azken urteetan  Inauteri Festetarako hautatu diren gaien zerrenda jarri dugu hemen. Antolatzaileek gogorarazi dute azken urteetako gaiak ezin direla errepikatu:

  • 2002: Extralurtarrak
  • 2003: Munduko kulturak
  • 2004: Hollywood
  • 2005: Usurbil, Oesteko herri
  • 2006: Marrazki bizidunak
  • 2007: Brasil
  • 2008: Xomorroak
  • 2009: Olinpiar Jokoak
  • 2010: Zirkoa
  • 2011: Itsasoa
  • 2012: Mitologia
  • 2013: Musika
  • 2014: Erdi Aroa
  • 2015: Ipuinak
  • 2016: Lanbideak
  • 2017: ???

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s