Udarregi Ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak abenduaren 17rako Jostailu Erabilien Azoka antolatu du. Erakusketa goizeko 11:00etatik 13:00era izango da, frontoian. Erakusketaren helburua haurren artean jostailuen berrerabilera sustatzea da. Aurretik, abenduaren 15ean eta 16n, jostailu bilketa egingo da Sutegiko erakustaretoan, 17:00-19:00 artean.
Baldintzak
- Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
- Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
- Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
- DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.