Abenduaren 16an Usurbilgo Gure Esku Dagok herri galdeketa egingo duen talde berria aurkeztuko du

a16

Ostiralean (abenduak 16) Usurbilgo Gure Esku Dagok maiatzaren 7an egin nahi duen herri galdeketa aurrera eramango duen taldea eta manifestua aurkeztu du frontoian, arraltsaldeko 19:30ean. Herritarrei dei egin diete bertara gerturatzeko.

Erabakitze eskubidearen aldeko erabakia saretzeko urratsa emana dago aspalditik. Eta 2016tik erabakia gauzatzen hasiak dira hainbat udalerri. 2017an besteak beste, Usurbilen txanda izango da.

Antolaketa egitura

  • Talde sustatzailea: Galdeketa antolatzeko erantzukizun maila nagusia izango duen bilgunea. Antolaketen egutegiko 1.erronka abiatzeaz arduratuko da.
  • Lan taldeak: Antolaketa lanen egutegiko 2.erronkaren baitan dauden zereginez arduratu beharko dute. Lau lan talde osatzea aurreikusten da:
  1. Galdera zehazteko/harremanak.
  2. Ekintzak/kale presentzia/komunikazioa.
  3. Diru-zaintza/logistika.
  4. Protokoloak-legea.
  • Berme Batzordea: Galdeketa berme guztiekin antolatu eta ospatzeaz arduratuko da taldea. Beranduenez, galdeketen antolaketa lanen azken faserako osatu nahi da. 3. erronkaren baitako zereginetako bat izango da.


Antolaketa lanen egutegia

  • 1.erronka: Abendua-urtarrila: Bideratu beharreko lanak: taldearen manifestua, sinadura bilketa, herritarrak aktibatu, argazkia eta CIF-a lortu.
  • 2.erronka: Urtarrila-otsaila-martxoa: Bideratu beharreko lanak: galdera definitzeko prozesua, diru iturriak izateko ekimenak, mahaietarako boluntarioak, aurrekontua kalkulatu.
  • 3.erronka: Apirila-maiatza: Bideratu beharreko lanak: azken zehaztapenak, Berme Batzordea sortu, parte hartzea sustatzeko kanpaina.

Galdeketa

  • 2017ko maiatzaren 7an (bai Usurbilen, baita Lasarte-Orian, Urola Kostan…).

3 olatu, 2017an

Galdeketen hiru olatu izango ditugu 2017an, Euskal Herri luze eta zabalean:

  • Martxoaren 19an: Oarsoaldean, Tolosaldean, Hernani eta Astigarragan…
  • Maiatzaren 7an: Usurbilen, Lasarte-Orian, Urola Kostan, Bizkaiko zenbait txokotan…
  • Ekainaren 10ean: ekitaldi nazionala Bilbon.
  • Ekainaren 18an: Nafarroako 30 herrietan (Bortziriak, Leitza, Areso, Lekunberri inguruetan…).

Izen ematea

Galdeketa antolatzeko lanetan parte hartu nahi duenak, Usurbilgo Gure Esku Dago taldearekin hartuemanetan jarri besterik ez duzue egin behar:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s