Abenduaren 18an San Tomas eguna ospatuko da Usurbilen

noaua-san-tomas-2016

Abenduaren 18an (igandea) Usurbilen San Tomas eguna ospatuko da. Noaua! Kultur Elkarteak antolatzen du urtero ekimen hau, herri eragile gehiagorekin elkarlanean. Aipatzekoa da babarrun eta sagardo lehiaketaren arrakasta, parte hartze handia egoten baita. Eta oraindik izena emateko epea zabalik dago, abenduaren 15era (osteguna) arte: “Egitaraua prest dugu jada. Baserritar jantziekin plazara denok! Eta ez ahaztu, ostegunera arte zabalik segiko duela babarrun eta sagardo txapelketetan izen emateko epeak”.

Egitaraua

  • 11:00 Irekiera. Ixabel Agirresarobe herritarra ariko da jaialdiko aurkezle lanetan.
  • Goizean zehar, postulan barrena osteratxoa egiteko aukera.
  • 12:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa: “Amona Tomaxak Donostiara joan behar izan zuenean zer gertatu zitzaion”.
  • Eguerdian, Orbeldi Dantza Taldekoen emanaldia.
  • 12:30 Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira Zumarteko txistulariekin, udaletxe aurretik abiatuta. Frontoian amaituko da kalejira.
  • 13:15ak aldera:
  1. Nafartarrak taldeak Zuberoako ikastolak laguntzeko antolatu duen elkartasun kanpainaren amaierako ekitaldia.
  2. Noaua!ren Fotokolean parte hartu dutenen arteko otarren zozketa.
  3. Babarrun eta sagardo txapelketetako sari banaketa: Lehen sarituarentzat: 150 euro+txapela; bigarren sarituarentzat: 90 euro+kopa eta hirugarren sarituarentzat: 50 euro.

BABARRUN ETA SAGARDO LEHIAKETAK

  • Izen ematea: Abenduaren 12tik 15era, Noaua! Kultu Elkarteko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
  • Sariak:
  1. Sarituarentzat: 150 euro+txapela.
  2. Sarituarentzat: 90 euro+kopa.
  3. Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa

  • Sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
  • Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa

  • Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
  • Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
  1. Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak…
  2. Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
  3. Berdintasuna: tamainaz, kolorez… elkarren berdinak izatea.
  4. Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore…) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
  5. Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s