Abenduaren 22an ‘Usurbil 0.0’ egitasmoa aurkeztuko du Udalak Potxoenean

a22

Ostegun honetan (abenduak 22) Usurbilgo Udalak “Usurbil 0.0” egitasmoa aurkeztuko du Potxoenean, 19:00etatik aurrera. Udalak publiko egingo ditu ‘Usurbil 0.0’-ren behin behineko ondorioak eta martxora arte martxan jarriko du ekarpenen tartea. Programa 2017ko martxoaren 16ean bukatuko da, behin betiko ondorioekin.

Abenduak 22, osteguna

  • 09:00-12:00 Adituen iritzi trukaketa Potxoenean. Gonbidatuen artean:Joan Marc Simon, Zerowaste Europe-ko zuzendaria. Ramon Plana, Hondakinen tratamendu biologikoetan aditua. Ignasi Puig, Ent environment aholukaritzako proiektuen koordinatzailea.Gorka Bueno, Ainhoa Iraola eta Dani Zuazagoitia, EHU-ko Ingenieritza eskolako ordezkariak. Olaia Mendoza, Birzitek enpresako ordenaria.
  • 12:00 Solasaldia hedabideekin.
  • 19:00 Herritar eta eragileei zuzenduriko jendaurreko aurkezpen ekitaldia Potxoenean.

ekonomia zirkular baterantz

usurbil-0-0

“0.0” ereduaren bitartez urrats bat gehiago eman nahi da. Erabili eta bota oinarri duen ekonomia lineal batetik, hondakinak lehengai bihurtzen diren ekonomia zirkular baterantz iristea da helburua: “2008. urtean hondakinak era arduratsuagoan kudeatzeko aitzindaritza hartu zenetik, Usurbilek hainbat aurrerapauso eman ditu norabide horretan. Bederatzi urteren ondoren, usurbildarrek argi eta garbi helarazitako mezua jasoz, Usurbilgo Udalak bere hondakinen kudeaketa integrala garatu dezakeen aztertuko du programa baten bitartez”.

Programak balizko egoera horren azterketa tekniko, ekonomiko zein juridiko ezberdinak egin eta lehen ondorio batzuk atera ditu. Ondorio horiek nazioarteko hainbat aditurekin eta usurbildarrekin partekatu nahi ditu Udalak, ahalik eta era osatuenean egin asmoz.

lorgarritzat diren zeroak

  • Zero hondakin birziklagarri gaika bildu gabe: Ez dadila birziklagarria den ezer ondo jaso gabe gelditu.
  • Zero hondakin birziklagarri aprobetxatu gabe: Ez dadila xahutu materialki birziklagarria den ezer.
  • Zero hondakin biodegradagarri zabortegian.
  • Zero  hondakin desmaterializatu edo erraustu.
  • Zero  hondakin ekonomia zirkularretik at.
  • Zero  defizit zerbitzuan

Oinarrizko ezaugarriak

  • Herritarrak ahalduntzea.
  • Eginkizun eta arduraren dimentsio kolektiboa indartzea.
  • Ingurumena eta osasuna lehenestea.
  • Azpiegitura makro eta erraldoien ordez, azpiegitura doitu eta eskalagarriak sortzea. Tokiko konponbideak arazo globalei.

Parte hartuko duten agenteak

  • Ramon Plana Gonzalez-Sierra: Biologian doktorea eta  hondakin organikoen tratamenduetan aditua.
  • Ignasi Puig Ventosa:Ent’ ingurumen aholkularitzako proiektuen koordinatzailea.
  • Joan Marc Simón: Zero Waste Europe erakundeko zuzendaria.
  • Gorka Bueno / Ainhoa Iraola / Dani Zuazagoitia: EHU-ko Ingenieritza Eskolako ordezkariak.
  • Olaia Mendoza: Birzitek enpresako ordezkaria

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s