Giza-mobilizazioa eta sentsibilizazioa bultzatzen dituen ‘Kalera kalera’ ekimena urtarrilaren 8ra arte

Abenduaren 10ean, KALERA KALERA preso politiko ohiek bultzatutako giza-mobilizazio eta sentsibilizazio ekimena abiatu zen. Mobilizazio eta sentsibilizazio dinamika honek gune nagusi bat izango du hasieratik, Usurbil eta bertan dago kokatua KALERAGunea (dema plazan). Ekimena martxan hasi zenetik egunero, bertan, hainbat preso ohi biltzen da karpa batean eta ekimen desberdinak burututzen dira.

Usurbilgo KALERAgunearen egitaraua osatuta dago eta dagoeneko abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra bitartean iraungo dituen 30 egunak ekimenez bete dira presoen alde.

Usurbilgo KALERAguneaz gain, Euskal Herriko herri eta txoko guztietan KALERA KALERA ekimenak prestatzen ari dira: martxak, kotxekarabanak, konzentrazioak, manifestazioak, argazki kolektiboak, kantu-jira, kalejirak kandelekin,… ehunka mobilizazio antolatu dira dagoeneko abendu eta eta urtarrilean zehar, betiere euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzeko.

321 preso-ohi konprometitu da KALERAgunearekin egun batzuk Usurbilgo itxialdian parte hartzera. Itxialdian batez ere preso ohiek hartzen dute parte baina herritarrek ere izena eman dute.

Egitaraua

  • Abenduak 10, larunbata: Kalera gunearen zabaltze ekitaldia.
  • Abenduak 11, igandea: Herri kirolak Usurbilgo frontoian.
  • Abenduak 13, asteartea: Bakea, askatasuna eta presoak kalera Irlanda, Hego Afrika eta Kolonbian.
  • Abenduak 14, asteazkena: Bertso saioa.
  • Abenduak 15, osteguna: Frantzian dauden presoen euskal preso politikoen egoeraren erradiografia.
  • Abenduak 16, ostirala: Mikel Karton kantuan.
  • Abenduak 16, ostirala: Presoei buruzko kantuen emanaldia.
  • Abenduak 17, larunbata: Presoen lagunen arteko Mus txapelketa: gure ordagoa!
  • Abenduak 18, igandea: dj Olarius Kaleragunean.
  • Abenduak 18, igandea: Oria jaitsiera txalupaz.
  • Abenduak 19, astelehena: FIJAIT fitxeroei buruzko solasaldia abokatuekin.
  • Abenduak 20tik urtarrilak 8ra arte:  Kalera, Kalera erakusketa “Presoak kalera, presoen artelanak kalera”.
  • Abenduak 20, asteartea: Porrotx pailazoaren bisita.
  • Abenduak 22, osteguna:  Arratsaldeko 18’30etatik 20’30etara Bertsolariak eta Triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin.
  • Abenduak 23, ostirala: Presoen alde kantuan, abeslarien emanaldia.
  • Abenduak 25, igandea: Ez daudenen mahaiaren irudikapena egingo da Usurbilgo Kalera gunean. Mahai handi bat prest izango dugu, momentu horretan Espainia zein Frantziako espetxeetan dauden preso kopurua aintzat hartuta eta beraien hutsunea irudikatzeko.
  • Abenduak 27, asteartea: Gatazkaren ondorioak: zenbakiak eta irizpideak hitzaldia eskainiko du Iñaki Egañak (Euskal Memoria fundazioa) abenduaren 27an arratsaldeko 19:00etan. Orain arte emandako urratsak eta hartutako irizpideak, baita marko kronologikoari dagozkiona ere, izango dira hitzaldi honen helburuak.
  • Abenduak 28, asteazkena: Kartzela eta literatura mahaingurua eta errezitaldia, 19:30etan Sutegi Kultur etxean. Mahaingurua, Jokin Urain Kixkur (idazlea eta preso ohia), Olaz Altuna Zumeta, (preso ohia Ametsen liburua) eta Ataramiñe literatur koadernoak. Errezitaldia: Jose Luis Otamendi, Kattalin Miner,…
  • Abenduak 29, osteguna: 19’00etan mahai-ingurua “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan preso”. Parte hartuko dute: Maria Ruiz Torrado antropologo feminista. Kartzela egitura ikuspegi feministatik aztertu du. Oihana Etxebarrieta Legrand. Senide izandakoa, feminista eta ikerlaria.  Espetxea tarteko duten bikote harremanak aztertu ditu Euskal preso politikoen kasuan. Mertxe Galdos Arsuaga. 20 urte egin ditu kartzelan eta horietako 7 erabat bakartua eta isolatuta Malagako kartzelan. Isolamendu egoera horren kontakizuna egingo du. Dinamizazio eta aurkezpen lanetan Olatz Dañobeitia Ceballos.
  • Abenduak 30, ostirala: Arratsaldeko 18:00etan Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada. 19:00etan “Egia bide, askatasuna amets” ekitaldia Kaleragunetik abiatuta eta 20:30ean amaiera ekitaldi animatua frontoian.
  • Abenduak 31, larunbata:  Martutene eta Basaurira eta Lannezango frantziar espetxera martxak. Helburua, euskal preso politikoen kaleratzea eskatzea izango da eta, honekin batera, gure berotasuna helaraztea une berezi honetan euskal presoen kolektiboari, “Kalera, kalera” abestuz eta kandelaren sugarrarekin. Martuteneko martxako lehen zutabea 11:00etan abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik eta bigarrena, 11:30etan Egiako epaitegitik.
  • Abenduak 31, larunbata: Usurbilen bertan, herriko jendearekin batera presoen aldeko gabon zaharreko Brindisa.
  • Urtarrilak 1, igandea: Eguerdiko 12:00etatik aurrera Eguberriko kontzertua Aitor Furundarena soinujolearekin Usurbilgo Kaleragunean.
  • Urtarrilak 1, igandea: Preso eta iheslarien alde Adarra mendi gailurrera martxa. Mendi irteeran parte hartzeko gonbidapena zabaldu da. Ekitaldia goizeko 10:30etan izango da Adarra gailurrean. Xoxoka ostatuaren aitzinean hitzordua dago goizeko 8:30etan. Presoen aldeko ikurrekin argazkia egingo da ekitaldiaren ostean.
  • Urtarrilak 2, astelehena: 18:00etan Xabier Amurizak Sorkuntza eta kartzela izango ditu berbagai Sutegi kultur etxean.
  • Urtarrilak 2, astelehena: “Gogorkeriaren aurka gogortasuna” Gogor Taldea. Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia, 19:00etan Sutegi aretoan. Bertan izango dira: Xabier Amuriza, Juan Maria Arregi, Josu Barandika, Felipe Eizagirre, Jon Etxabe, Alberto Gabikagogeaskoa, Julen Kalzada, Pablo Muñoz, Josu Naberan, Martin Orbe, Angel Zelaieta, Mikel Zuazabeitia, Juan Maria Zulaika.
  • Urtarrilak 3, asteartea:  Arratsaldeko 18’30etan Dantza emanaldia Allur dantza taldearen eskutik.
  • Urtarrilak 4, asteazkena: Arratsaldeko 18’30etan Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.
  • Urtarrilak 6, ostirala: “Kalera, kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztera!” lemapean,  19.00etatik aurrera, Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte egingo dena. Kalejira erraldoia izango da.
  • Urtarrilak 7, larunbata: Gaueko 21’00etan Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (abeslariak bertsolariak,….)
  • Urtarrilak 8, igandea: Kaleragunearen itxiera, ekitaldi jendetsua, 11:30etatik aurrera Usurbilgo dema-plazan.

Ekimenaren inguruko informazio osatuagoa:

www.kalerakalera.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s