Otsailak 25eko Inauteri Festan mozorrotzeko gaia ‘Ingurumena’ izango da

o25

2016ko inauteriak otsailaren 25ean (larunbata) ospatuko dira Usurbilen.  Azken urteetan herritar talde bat mozorro eguna antolatzen dabil, Udalaren eta Noaua!ren laguntzarekin. Mozorrotzeko gaia librea da baina batzuetan zaila izaten da zertaz jantzi eta azken urteetan laguntza moduan gai bat jartzen da. Urtero bezala herriko tabernetan eta gune esanguratsuetan zerrendak jarri dira edonork gaia proposatzeko. Dagoeneko gaia aukeratua dago: INGURUMENA.

Noaua! kultur Elkarteak eta Udalak dei berezia egin diete herritarrei, mozorrotzeko gonbidapena luzatu diete: “Tabernetan jarri ditugun zerrendetan nahiz email bidez egin dituzuen proposamenetako bat izan da. Milesker ekarpenak egin dituzuen guztioi! Telebistako telesailak edo filmak tartekatu dira proposamenetan, bertako nahiz munduko kulturei loturikoak… Esan bezala, hautatua ingurumena izan da. Prestaketa lanetarako bi hilabete ditugu aurretik. Atzera kontua hasi da!”

EGITARAUA

Otsailak 24, ostirala

  • 19:30 Orbeldi Dantza Taldearen kalejira Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
  • Ondoren, kalejira herrian barrena.
  • 20:30 Azken saioa, Mikel Laboa plazan.

Otsailak 25, larunbata

  • 12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.
  • 12:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik abiatuta, bazkal ordura arte.
  • 16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
  • 17:00 Burrunbazale txarangarekin eta Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira udaletxetik abiatuta.
  • 19:00-21:00 Kankhar musika jartzailea frontoian.
  • 23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.

Aurreko urteetan zer gai aukeratu ziren?

  • 2002: Extralurtarrak
  • 2003: Munduko kulturak
  • 2004: Hollywood
  • 2005: Usurbil, Oesteko herri
  • 2006: Marrazki bizidunak
  • 2007: Brasil
  • 2008: Xomorroak
  • 2009: Olinpiar Jokoak
  • 2010: Zirkoa
  • 2011: Itsasoa
  • 2012: Mitologia
  • 2013: Musika
  • 2014: Erdi Aroa
  • 2015: Ipuinak
  • 2016: Lanbideak
  • 2017: INGURUMENA

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s