Usurbilgo Herritzartu taldeak sinadurak biltzeko mahaia jarriko du datozen egunetan

herritzartu logoa

Usurbilgo Gure Esku Dago 2017ko maiatzaren 7an burutu asmo duen galdeketa antolatzeko urratsak ematen hasi da.  Datorren uztailera bitarte, 151 herrietan egingo dira galdeketak; tartean, Usurbilen. Abenduaren 16an talde sustatzailea, galdeketa kudeatuko duen elkartea eta manifestua aurkeztu zituzten: Herritzartu Usurbil Elkartea. Dagoeneko herritarrak hasi dira manifestua sinatzen. Ahalik eta babesik handiena ematera gonbidatzen dituzte Herritzartutik.

herritzartu2Arg.: Noaua!

Sinadurak biltzeko mahaia

Sinadurak biltzeko mahaia jarriko du taldeak datozen egunetan: abenduak 30 (ostirala) eta 31n (larunbata), arratsaldeko 19:00etatik aurrera, frontoi inguruan.

HERRITZARTU MANIFESTUA

Erabakitze eskubidearen aldeko usurbildarron adierazpena

Kronika zelta batek dio boterea ahalmen bat dela, pentsamendua bezain sinplea eta ziurtasuna bezain indartsua. Botererik ez bilatu, dio kronikak, bera etorriko da geuregana, nor garen, nondik gatozen, non gauden eta gure pausoak norantz doazen jakiten dugunean. Zapaltzen dugun Lurra, arnasten dugun Airea, edaten dugun Ura eta berotzen gaituen Sua elkarrekin ari dira leku berezi bat eraikitzen: Bizitza.

Aspaldiko hitzak dira. Baina oraindik pizturik daude, hogeita batgarren mende hasieran ere.

Asko baikara berriro arnasa hartzen ikasi nahi dugunak, taupadei adi, begiz begiko distantzian. Asko gara elkarren arrimura eraiki nahi dugunak eguna, izandakoei leku eginez, datozenak magalean hartuz, unea diseinatuz, nondik, nola, zertarako, norantz. Asko gara, dagoeneko, hizkuntza txikien doinuan −ere− nabigatu nahi dugunak munduko uretan, nik hau horrela esaten dut eta zuk nola? Asko gara, gero eta gehiago, eguzkiaren beroa partekatu nahi dugunak, bizitza ospatuz, jabekuntza ikur hartuta.

 Erabakien aroan gaude. Herritarrok hitza berreskuratu nahi dugu, egokitu zaigunaz jabetzeko, bizi dugunaz hausnartzeko, datorrenaz eztabaidatzeko. Ez dugu nahi inork eman dezan pausoa gure izanean. Ez dugu nahi inork erabaki dezan nola bizi nahi dugun dagokigun aroa.

Ideologia eta sinesmen desberdinetakoak batu gara Usurbilen. Euskal Herriarentzako proiektu ezberdinak ditugu zerumugan eta geure burua izendatzeko orduan ere ez da ñabardurarik falta, baina eskubide berberak estekatzen gaitu, herri modura nahiz nazio gisa: geuk erabaki nahi dugu Euskal Herriaren geroa.

Ez gara bakarrak. Eskozian eta Katalunian pausoak ematen ari dira, dagoeneko, antzeko norabidean.

Erabakiaren aroa iritsi delako. Herritar bakoitza libre jaio delako. Herritar bakoitzak eskubidea daukalako hitzez eta ahotsez bizi den Euskal Herria eraikitzeko.

Hala bada, idatzi hau sinatzen dugunok oinarrizko eskubide demokratiko horren alde egiten dugu, ozenki aditzera emanez: Bat, Euskal Herria bere etorkizuna erabakitzeke duen herria dela. Bi, euskal herritarroi dagokigula erabaki hori hartzea.

Halaber, gure sinaduraren bidez, babesa eta bultzada ematen diogu Usurbilen, maiatzaren 7an, eskubide horren alde egingo den herri-kontsultari.

Informazio gehiago:

2 responses to “Usurbilgo Herritzartu taldeak sinadurak biltzeko mahaia jarriko du datozen egunetan

  1. Pingback-a: Herritzartu Usurbil Elkartea M7ko herri galdeketa antolatzeko ostegunero Potxoenean bilduko da | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Ostegunean Herritzartu Usurbil Elkartearen manifestua sinatzeko eta selfiea ateratzeko aukera | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s