Ostegunean Herritzartu Usurbil Elkartearen manifestua sinatzeko eta selfiea ateratzeko aukera

ged-selfiea

Ostegun honetan (urtarrilak 5) Herritzartu Usurbil Elkarteak maiatzaren 7an erabakitze eskubidearen inguruan egingo den galdeketarako aurkeztua dagoen manifesturako sinadura bilketaren mahaia jarriko du. Era berean selfie kanpaina martxan jarri dute. Deitzaileek herritarrak manifestuan eta selfiean parte hartzeko deia egin dute (Manifestua: klik)

sinadurak biltzeko mahaia

Sinadurak biltzeko mahaia ostegunean, urtarrilak 5, Sutegi Kultur Etxeko atarian jarriko da 20:00etatik aurrera.

Selfie kanpaina

Dagoeneko hainbat herritarrek selfie kanpainarekin bat egin dute eta hasi dira argazkiak ateratzen. Ikusgai daude Usurbilgo Gure Esku Dagoren facebook orrialdean: “Animatu zu ere; elkartu lagun, familia edo lankideekin eta bidali zuen selfiea 634 44 55 12 zenbakira”.

Ostegunero potxoenean

Bestalde Herritzartu Usurbil Elkartea ostegunetan biltzen da, 18:30ean Potxoenean eta norbaitek taldean parte hartu edota bestelako laguntzaren bat eskaini nahiko balu bertara gerturatzeko gonbidapena luzatua dute elkarteko kideek.

Bideo errepasoa sarean


“Gure Esku Dago sortu zenetik herritarrek ilusio handiz hartu dute parte Usurbilgo taldeak antolatu eta bultzatako ekimen guztietan. Hona hemen bideo labur bat horren erakusgarri. Orain pausu ausartak emateko garaia da. Herritarron garaia da. Eman hitza herriari. Herritzartu”.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s