Urtarrilaren 29n Irisasi BTT-k antolatuta “Hotzak akabatzen” bizikleta martxa burutuko da

irisasibtt

Urtarrileko azken igandean Irisasi BTTk antolatuta “Hotzak akabatzen” bizikleta martxa burutuko da Usurbilen. Hitzordua: urtarrilak 29, igandea, goizeko 08:30ean Mikel Laboa plazan. Bizikleta martxan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Antolatzaileek 500 kirolarientzako lekua dagoela iragarri dute.

Bi ibilbide osatzeko aukera

  • Ibilbide motza (26 km inguru)
  • Ibilbide luzea (36km inguru).

Izen-ematea

Urtarrilaren 27ra arte aukera dago izena emateko kirolprobak.com atarian.

  • Federatuek 15 euro; federatu gabeek 18 euro.
  • Proba egunean bertan ere izen emateko aukera 08:45ak arte; 22 eurotan federatu zein federatu gabeentzat.
  • Proban parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte.
  • 500 parte hartzaileentzako lekua.
  • Ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera.
  • Ibilbidean zehar, janari eta edari beroa, asistentzia.
  • Proba amaieran, hamaiketakoa eta dozenaka opariren zozketa parte hartzaileen artean.
  • Bizikletak garbitzeko mangerak anbulatorio ondoko aparkaleku ondoan. Dutxak Oiardo Kiroldegian.
  • Guztiz debekatua egongo da Oiardo Kiroldegian zikindutako oinetakoekin jantzita sartzea.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s